Covidaren zazpigarren olatuaren erdian eta osasungintzako profesionalak “erabat gainezka, akituta eta gainzamatuta” daudenean, Hego Euskal Herriko ospitaleetan udaran gutxienez 1.000 ohe kentzea larria dela eta udan ere jendea gaixotzen dela adierazi du Satse erizainen sindikatuak.
EAEn 900 ohe eta Nafarroan 100 murriztuko dituztela kalkulatu du sindikatuak, baina kopuruak ziurrenik handiagoak izango direla, hainbat zentrotan ez dutelako daturik eman nahi izan. Administrazioen erabaki hauek ospitaleak “erloju-bonba” bilakatuko dituztela dio sindikatuak.
Oheak ixtea eta bertan behera uztea kanpo-kontsultak, diagnostiko probak eta ebakuntzak “bereziki larria da uneotan, Covidaren zazpigarren olatua gero eta presio handiagoa eragiten ari denean arretan, bai larrialdietan, bai plantan, bai ZIUetan; zentro guztietako itxaron-zerrendak gainezka daude pandemiaren ondorioz”.
Oheen kopurua murrizteak dakar herritarrei behar bezalako osasun arretarik ez bermatzea, diote: “Udan ere osasun arazoak ditu jendeak eta ezin dute iraila ostera arte itxaron”.
Profesionalak eurak fisikoki eta psikologikoki nekatuta daudela ere gogoratu du Satsek.
Survive izeneko plana Arabako Unibertsitate Ospitalea proiektuaren parte da eta emaitzak 2023ko urtarrilerako edukitzea espero dute.
ESK sindikatuak salatu du Bizkaiko Osakidetzaren Koordinazio Zentroan medikurik gabe egon zirela asteazkenean, eta ez dela lehen aldia. Azkar hartu beharreko erabakiak erizainek hartu behar izan zituztela salatu dute eta Osakidetzako Zuzendari Kudeatzaile Oscar Allerren... [+]
Osasun publikora gero eta baliabide gutxiago bideratzen da Hego Euskal Herrian. Ohe gutxiago eta mediku gutxiago ditugu eta aldiz, diru publikoarekin gero eta gaixo gehiago bideratzen dira sistema pribatura. Langileen arteko elkartasuna indartzea izan daiteke gakoetako bat... [+]
Molecular Psychiatry aldizkarian argitaratu den ikerketa batek nabarmendu du depresioa ez duela serotonina faltak sortzen eta antidepresiboen funtzioa zalantzan jarri du. Hauen helburu nagusia serotonina kantitatea handitzea delako
Covid-19arekin jazotakoa errepikatzea saihestu nahi duela argudiatuta ezarri da larrialdi egoera. Estigma eta diskriminazioa edozein birus bezain arriskutsua izan daitezkeela gaineratu du Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak.