Hego Euskal Herrian talde immunitatea antzeko mantendu da

  • Uztailaren 6an argitaratu du Espainiako Carlos III. Institutuak seroprebalentziari buruzko azken txostena. Hego Euskal Herriko 4.811 herritarri probak egin dizkiete ekainaren 8tik 22ra, IgG antigorputzak dituzten jakiteko. Lurraldeka talde immunitatea antzeko mantendu dela ikusi da: antigorputz gehien Nafarroako biztanleen artean dago (%6,6) eta gutxien Gipuzkoakoen artean (%2,5). Ikusi da denborarekin IgG antigorputzak galdu egiten dituztela herritarrek, batez ere asintomatikoek.


2020ko uztailaren 07an - 09:40

Uztailaren 6an argitaratu ditu Espainiako Carlos III. Institutuak seroprebalentziari buruzko ikerketaren hirugarren faseko emaitzak eta amaierako txostena. Test azkarren bidez neurtu dituzte herritarrek ea IgG antigorputzak zituzten, eta PCR testen bidez ea une horretan COVID-19a zuten. Haur jaio-berrietatik 90 urtetik gorako biztanleei probak egin dizkien ikerketa izan da, baina amaierako txostenak dio tamalez ezin izan dituztela hainbat sektore bereziki aztertu: adibidez zaharren egoitzetako egoiliarrak, osasun langileak eta abar.

Azken emaitza hauek jasotzeko, Hego Euskal Herriko 4.811 herritarri probak egin dizkiete ekainaren 8tik 22ra, IgG antigorputzak dituzten ikusteko. Arreta deitzen du Nafarroan egin direla proba gehienak 1.697; Bizkaian 1.277 proba egin dituzte, Gipuzkoan 1.065 eta Araban 772.

Talde immunitate txikia

Talde immunitateari dagokionez, Hego Euskal Herrian aurreko bi faseen antzeko emaitzak eman ditu azken neurketak. Arreta deitzen du Nafarroan etengabe gora egin duela IgG antigorputzak zituzten herritarren kopuruak eta gainerako herrialdeetan gora-beherak izan direla:

Araban %6,4k zituen IgG antigorputzak azken neurketan (%7,4k lehen neurketan eta %6,2k bigarrenean).

Bizkaian %3,6k zituen antigorputzak azken neurketan (%4k lehen neurketan eta %3,8k bigarrenean).

Gipuzkoan %2,5ek zituen antigorputzak azken neurketan (%2,5ek baita ere lehen neurketan eta %2,6k bigarrenean).

Nafarroan %6,6k zituen antigorputzak azken neurketan (%5,7k lehen neurketan eta %6,3k bigarrenean).

Berria-k portzentaje hauek estrapolatuta ondorio hauek atera ditu: ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian, ikerketa honen arabera. Nafarroan eta Bizkaian izan du eragin handiena: 43.178 eta 41.495 pertsona kutsatu ditu, hurrenez hurren. Araban 21.219 lirateke kutsatutakoak eta Gipuzkoan 18.089.

Kutsatutako kopuruak handiagoak dira ikerketa honen arabera, osasun agintariek orain arte eman dituztenak baino. Baina talde immunitatea lortzeko behar den %60ko kopurutik oso urrun daude.

IgG antigorputzak denborarekin galdu egiten dira

Ikerketa honen lehen errondan (apirilaren 27tik maiatzaren 11ra) IgG antigorputzak zituzten herritarren %7,1ek ez zituen antigorputz hauek bigarren errondarako (maiatzaren 18tik ekainaren 1era). Eta denborarekin hazi egiten da kopuru hori: hau da, lehen errondan antigorputzak zituzten herritarren %14,4k ez zuen antigorputzik hirugarren errondarako (ekainaren 8tik 22ra). Antigorputzen galera batez ere asintomatikoek izan dute (%11) eta aldiz, antigorputzen galera oso gutxik jasan du usaimena eta dastamena galdu zutenen artean (%2,6k).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude