Hego Euskal Herrian ezingo da plastikozko mahai tresnarik saldu 2021etik aurrera

  • Hondakinen legearen aurreproiektua onartuko du ekainaren 2an Espainiako Ministroen Kontseiluak eta baita Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030 ere. Hauek dira ezarriko dituzten neurrietako batzuk: derrigorra izango da iturriko ura eskaintzea tabernetan, eramateko janaria saltzen dutenek kobratu egin beharko dituzte plastikozko baso, tapa eta ontziak 2023tik aurrera eta ezingo da plastikozko pajitarik eta kubiertorik saldu 2021etik aurrera. Ipar Euskal Herrian aurten sartu da indarrean plastikozko mahai tresnak eta platerak debekatzen dituen Frantziako Gobernuaren legea.


2020ko ekainaren 02an - 08:36

Ekainaren 2an ekingo dio bideari hondakinen legearen aurreproiektuak, lege izatera iristeko. Egun eskura ditugun plastikozko tresna asko saltzea galeraziko du 2021eko uztailetik aurrera: pajitak, bastoitxoak, poliestirenozko zorroak...

Prestatutako janarietan zorroen salmenta %50 murriztu beharko da 2026rako, erreferentzia gisa 2022an salduko dituztenak hartuta. 2030erako %70 murriztu beharko dute zorro horien salmenta.

Iturriko ura sustatzen du legeak: taberna eta jatetxeek iturriko ura doan eskaini beharko dute derrigorrean, nahiz eta botilako urak ere eskaini. Administrazio publikoek ahalik gehien murriztu beharko dute botilako uraren kontsumoa beren egoitzetan. Osasun etxeetan eta eskoletan erabilera bakarreko botilak saldu ahalko dira, lege honen aurreproiektuaren arabera.

Ekonomia Zirkularraren Estrategiak 20 milioi tona murriztu nahi ditu 2030rako

2030erako 20 milioi tona hondakin murriztea du helburu, estatu osoan. Ekonomia Zirkularrak hierarkia bat ezartzen du hondakinak kudeatzeko, eta lehen maila prebentzioa da, ondoren berrerabilera, gero birziklapena, ondoren "balorizazioa" (hor sartzen dute errausketa ere) eta azkenik zabortegia. Besteak beste, hiri hondakinen %60 birziklatzea du helburuetako bat eta ekonomiak eragindako hondakinak %15 murriztea, 2010ean zenbatu ziren 137 milioi tona horietatik.

Eraikuntza sektorea da hondakinetan ekonomia jarduera kutsakorrenetakoa: baliabideen %40 kontsumitzen du eta hondakinen %40 sortzen du. Horregatik da lehentasunezkoa Estrategia Zirkularrarentzat, baita industria, turismoa eta oihalgintza industria ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude