Haxix klubak arautuko ditu Erandioko Udalak

  • Haxix kontsumitzaileen elkarteak arautuko ditu Erandioko Udalak. Hori egin bitartean, urtebeteko luzamendua ezarri du Udalak. Hala, Erandio da Bizkaiko lehenengo udalerria haxix klubak arautuko dituela agindu duena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 11n - 13:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den apirilaren 13an argitaratu zen “Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria”-n Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralaren EAEko Legea. Bere 83. artikuluan,  Legeak ezartzen du “kalteak gutxitzeko eta osasuna babesteko, erregelamendu bidez arautuko” direla “kalamua kontsumitzen duten adin nagusikoek osatutako elkarteak, baldin eta legez erregistratuta badaude eta irabazi-asmorik gabekoak badira”. Hori kontuan hartuta, Erandioko Udalak “Erandioko udalerrian cannabis kontsumitzaileen elkarteak edo klub sozial pribatuak ezartzeko baimenak etetea” erabaki egin du, itsasadarraren aurreko ostatu batean horrelako klub bat zabaltzeko eskakizuna jaso ostean.

Luzamendua urtebetekoa izango da, eta bitartean, Udalak araudi bat aztertzeko prozedurari hasiera eman dio, horrelako jarduerak kokatzeko baldintza teknikoak zehazteko eta “pertsonen osasuna, bizikidetza, ingurumena eta interes kolektibo zaurgarriak babesteko".

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!