Haur eta nerabeentzat buru osasun arreta jarraia eskatu die Fedeafes-ek osasun zerbitzuei

  • Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Urriaren 18an aurkeztu duen txostenak egiaztatu du pandemiaren kudeaketak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela: haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak %50 handitu ziren 2020ko lehen bost hilabeteetan, aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Eta batez ere emakume nerabe eta gazteei eragiten dien elikadura-nahasmendua hirukoiztu egin dira konfinamenduaren ondorioz.


2021eko urriaren 19an - 07:21
Azken eguneraketa: 09:51
Fedeafes buru gaixotasuna dutenen federazioa, urriaren 18an, azterlana aurkezten. Argazkia: Fedeafes.

Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senideen EAEko erakundea da eta 3.000 familia eta 12.000 pertsona ordezkatzen ditu. Elkarte hauek osatzen dute: Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam. Buru osasun arazoak EAEko haur, nerabe eta gazteen artean. Beharren eta arreta-baliabideen azterketa aurkeztu du urriaren 18an.

Ikerlanaren exekuzio teknikoaz arduratu den EDE Fundazioko Aymar Rubio ikerlariak ziurtatu duenez, "bereziki deigarria da buru osasun zerbitzuak gero eta kontsulta gehiago jasotzen ari direla ikastetxeetatik, 9 urtetik beherako ikasleen arazo psikikoen inguruan". Bestalde, ikasgeletara itzultzeak antsietate eta depresio-kasuak areagotzea ekarri du, eta suizidioa da 15-29 urte arteko gazteen heriotza-kausa nagusia. Eustaten arabera, 29 urtetik beherako 76 adingabe hil dira 2015 eta 2020 artean EAEn, bere buruaz beste eginda.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Koordinazio Soziosanitarioko zuzendari José Antonio De la Ricak adineko pertsonen eta adingabeen zaurgarritasun egoera aipatu du. De la Ricak jakitera eman duenez, anbulatorioetako kontsultak asko hazi dira, eta haur eta gazte gehiago bideratzen ari dira hezkuntza-sistematik pediatriara. Larrialdi-zerbitzuak baliatzeko maiztasuna ere handitu egin dela ezagutarazi du. Bestalde, adin txikikoen eta gazteen ospitaleratze kopuruak gora egin duela esan du, eta kasuen larritasuna nahiz goiztiartasuna ere areagotu egin direla.

Fedeafesek arreta jarraia eskatu die osasun zerbitzuei

María José Cano Fedeafeseko gerenteak adin txikikoei eta gazteei zuzendutako arretaren jarraia eskatu die osasun zerbitzuei, egoera kritikoetara mugatuko ez dena. Jokabide-arazoak dituzten adingabe eta gazteentzako euste-baliabideen premia azpimarratu du, bai eta hezkuntza-arloko profesionalei prestakuntza eskaintzeko beharra ere, osasun mentaleko arazoen alerta-zantzuen aurrean modu eraginkorrean erantzun ahal izan dezaten.

Fedeafesen azterlanak adierazten du beharrezkoa dela haur eta gazteei laguntza psikologikoa emateko zerbitzuak eta baliabideak areagotzea. Horretarako, zerbitzu publikoetan psikologiako profesional gehiago behar direla aldarrikatu dute. Gainera, Canok azpimarratu du oso garrantzitsua dela haur eta gazteen psikiatrian eta psikologian espezializatzearen aldeko apustua indartzea; izan ere, arlo hori ez da espezialitate gisa aitortu Espainiako Estatuan duela gutxira arte, Canok deitoratu duenez.

Hezkuntzaren esparruan, azterlanak erakusten du laguntza espezializatuak behar direla jokabide-arazoak dituzten adingabeentzat, eskola-atzeratasuna saihesteko eta krisi-egoeren aurrean erantzun eraginkorrak izateko. Canok baieztatu duenez, beharrezkoa da “ikasgeletako giro emozionala zaintzea eta irakasleentzako prestakuntza-ekintzak garatzea, adingabeekin enpatia eta eraginkortasun handiagoz jardun dezaten”. Osasun mentalarekin lotutako prebentzio-ekintzak garatzeko premia ere antzeman dute.

Arreta-arlo nagusien artean, patologia duala berariaz jorratzea aipatzen da, bai eta ikasgeletan prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak gauzatzea ere, suizidioaren errealitateari aurre egiteko. Halaber, gizarte-zerbitzuetan buru nahasmendua duten gazteentzako baliabide gutxi daudela hauteman dute, eta buru osasuneko elkarteetan gazteentzako aisialdi-programak sortzea proposatu dute.

Familiek enplegua eta zaintza uztartzeko zailtasunak

Buru osasuneko arazoak dituzten adingabeen eta gazteen familiek ere laguntza espezifikoak behar dituztela nabarmendu du Fedeafesek, hala nola laguntza psikologikoa eta terapeutikoa, euren artean buru nahasmendurik ez sortzeko.

Familien oztopo handienetako bat enplegua eta zaintza-lana uztartzeko zailtasuna da. Azterlanak jasotzen duenaren arabera, normalean, familiek lanpostua utzi behar izaten dute; beren asmo profesionalei amaiera eman edo lanaldi erdiko lana bilatu behar izaten dute, osasun mentaleko arazoak dituzten seme-alabak zaintzeko. Horregatik, “benetako kontziliazio eraginkorra lortu behar da. Premia hori bereziki garrantzitsua da larrialdi-kasuetan edo krisi baten ondoren, gurasoek denboraldi jakin batez beren seme-alabekin egon behar dutenean”, aditzera eman du Canok.

Fedeafesen ikerketak nabarmendu du, gainera, hezkuntza-komunitatearen laguntza eta enpatia garrantzitsuak direla, batzuetan senide horiek guraso txartzat hartzen baitira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Buru gaixotasunak
Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Ahanzturaren gaixotasuna

Frankfurt (Alemania), 1901. Alois Alzheimer psikiatra eta neurologoak Auguste Deter pazientea ikusi zuen lehen aldiz. 51 urteko etxekoandre alemaniarra kasu arraroa zen. "Pazientea eserita dago eta babesgabe dirudi" jaso zuen Alzheimerrek idatziz: "Nola duzu... [+]


Psikiatrikoen aurkako salaketa kalera aterako du Harro Zoroa mugimenduak asteburuan Bilbon

“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]


2023-02-16 | ARGIA
Suizidioa, heriotza kausa nagusia Europako presoen artean

Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.


2023-02-07 | ARGIA
Zumarraga-Azpeitiko haurrak osasun mentalerako zerbitzurik gabe utzi dituzte Osakidetzan

Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.


Neurotikoak gara, sentitzen dut

Iragan udan, neurosiaren prebentzioari buruzko ikastaroa eskaini nuen Hik Hasiko topaketa pedagogikoen baitan. Jende askok eman zuen izena, izenburua erakargarria egingo zitzaielako, seguruena, zuzenean ematen baitzuen aditzera buruko osasuna (edo osasun eza) ez dela zorizko... [+]


Mireia Alduncin Zamora. @estereotipak
“Guk ez dugu emakumeen osasun mentala landu nahi, baizik eta osasun mentala feminismotik”

Jendartean eta osasunean eraldaketa eragiteko desiraz, emakume talde batek urtebete darama elkartzen, eta Estereotipak elkartea sortu dute berriki. Osasun mentala generoaren estereotipoekin lotzeko praktika baztertu nahi dute. Mireia Alduncin Zamora bertako kidea da. Psikologia... [+]


Nerabeen suizidio-saiakerak murrizteko plan pilotu bat saiatzen ari dira hainbat ospitaletan

Survive izeneko plana Arabako Unibertsitate Ospitalea proiektuaren parte da eta emaitzak 2023ko urtarrilerako edukitzea espero dute.


Depresioa ez duela desoreka kimikoak sortzen adierazi du ikerketa batek, antidepresiboak zalantzan jarriz

Molecular Psychiatry aldizkarian argitaratu den ikerketa batek nabarmendu du depresioa ez duela serotonina faltak sortzen eta antidepresiboen funtzioa zalantzan jarri du. Hauen helburu nagusia serotonina kantitatea handitzea delako


Albert Piquer, buru osasunaren estigmaren aurka
“Gai izan behar dugu buru osasun nahasmenduari ezaugarri positiboak atxikitzeko”

2010ean Albert Piquerrek telekomunikazio enpresa batean egiten zuen lan, presio handiko lan eremu oso lehiakorrean. "Gauza asko ondoeza eragiten hasi zitzaizkidan, eta egun batean dena lehertu zen eta lana utzi nuen. Nire bizitza pixka bat gelditu egin zen". Piquerrek... [+]


2022-04-26 | ARGIA
Lan gaixotasunen %90 ezkutuan daude oraindik

Milaka lan gaixotasun eta istripu aitortzarik gabe geratzen da. Horren adibide, hainbat sindikatuk plazaratu dituzten kasu hauek: iragan larunbatean lanetik etxera bueltan istripuz hildako langilea; laneko gaixotasun psiko-sozialak; produktu toxikoekin harremanetan laneko... [+]


2022-04-18 | Estitxu Eizagirre
Iñaki Segurola Amutxastegiri agurra

Apirilaren 16an elkartu dira "Ogru"aren etxekoak eta lagunak Azpeitian, azken agurra emateko. Maitasunez bizi eta duin hiltzearen aldarriak entzun dira, hitz puzturik gabe, bere soilean, benetan eta eder.


Eguneraketa berriak daude