"Gai izan behar dugu buru osasun nahasmenduari ezaugarri positiboak atxikitzeko"

  • 2010ean Albert Piquerrek telekomunikazio enpresa batean egiten zuen lan, presio handiko lan eremu oso lehiakorrean. "Gauza asko ondoeza eragiten hasi zitzaizkidan, eta egun batean dena lehertu zen eta lana utzi nuen. Nire bizitza pixka bat gelditu egin zen". Piquerrek antsietate krisia jasan zuen. Etxean geratu zen bere seme jaioberria zaintzen eta denbora batera berriz ere lan mundura sartu zen, baina nahasmendua itzuli zen. Buru osasunaren nahasmendua pairatzen zuela onartu zuen eta laguntza bilatu. Obertament erakundean aurkitu zuen, mota honetako diagnostikoen estigmaren aurka lan egiten duen erakundeen plataforman. Bertan, bere egoera ulertzen zuten pertsonak ezagutu zituen eta hau inflexio puntua izan zen: ordura arte lan egin zuen sektorea utzi zuen eta orain Gizarte Integrazioa ikasten du, hirugarren sektorean lan egin nahi baitu.

Argazkia: Victor Serri / Directa.

2022ko uztailaren 12an - 12:22

Terapeutikoa al da partekatzea?

Ni osatzeko urrats bat izan da, oso askatzailea gertatu zaidana. Berdinen arteko babesa oso garrantzitsua izan zen, hitz egiteko gaitasuna izan nuen garaian. Beste pertsonekin partekatu ahal izateak nire osatzeko bidea markatu du. Nire sufrimendua partekatu nuen (zeinak baduen diagnostiko bat, terapia bat, baina sakonean sufrimendua dena) antzeko egoerak bizi izan dituztenekin eta orduan sufrimendua gutxitu zen. Horregatik gerturatu naiz elkarteen mundura, hor aurkitu bainituen lehenago ez nituen baliabideak.

Gizarteko kide garen heinean, estigmak ere partekatzen ditugu.

Bai. Buru osasunarekin zerikusirik duen edozer gauza gertatzen zaizunean, gizarteak duen estigmaz gain, zuk zeuk, zeina gizartearen parte zaren, konturatzen zara estigma hori baduzula. Nik topiko guztiak sinesten nituen. Honek autokonfiantzan faktura pasatzen du, duzun gaitasunean sinesteari uzten diozu. Buru osasunari gizarteak lotzen dizkion ezaugarri negatibo denak zeure egiten dituzu: ezgaitasuna, pertsona inprebisiblea izatea, egonkortasun gutxikoa, autoestimu txikikoa. Hori dena sinesten duzu, eta sozializazioa gutxitzen duzu.

Betetzen den profezia baten modukoa da, ezta?

Bai, buru osasunaz guztiok kulturalki ikuspegi negatiboa baitugu. Beste patologia edo gaixotasun batzuk bizi dituztenei lotzen dizkiegu bestelako ezaugarri batzuk, erresilientzia, erresistentzia, borroka... buru osasunarekin ez da halakorik gertatzen. Horregatik, gure lana da buru osasunari ezaugarri positiboak atxikitzea.

Nola egin aurre norberaren aurreiritziei?

Gai zarenean sentimendu horiek guztiak astintzeko, zer gertatzen ari den ulertzeko, ezberdina dela izatea eta egotea, aldi baterakoa dela eta ez duela zure izatea definitzen... Une horretan gai zara bide pixka bat gehiago egiteko eta osatzean aurrera egiteko eta albo batera uzteko aurreiritzi eta tabu asko, eta berriz ere bizi proiektu bat izatera itzultzen zara.

Ezaugarri negatiboek, aurreiritziek eta estigmak eragiten al dute nahasmenduren bat diagnostikatuta duten pertsonek beren eskubideak urratuta izatea?

Aurreiritziak agertzen direnean bi gauza gertatzen dira: diskriminatzera jotzen da eta pertsonak aislatzeko joera hartzen du, eta horrek ikusezin egiten du eskubide urraketa. Aurreiritziak dira pertsona bat diskriminatzera daramaten argumentuak. Buru osasun nahasmendua diagnostikatuta duten pertsonek beren eskubideak urratuta dituzte, oso modu zabalean: batzuetan askatasuna ukatzen zaie, beste batzuk fisikoki eusten dira, bere borondatearen kontra ingresatzen dituzte, ez dituzte besteen lan aukerak...

Eskubide urraketa hauek ba al dute loturarik buru osasun nahasmendua diagnostikatuta duten guztiek ezin kalitatezko arreta jaso ahal izatearekin?

Osasuna berme unibertsala izan behar genuke, bizi garen lekuan bizi garela. Baina baliabideak falta dira. Oraingoz, sektore publikoak oso langile ratio txikiak ditu, ezin diote erantzun beharra duenari. Sektore pribatuan ere profesionalak falta dira. Honek inpaktu handiagoa eragiten du eta gizarte gisa ezin dugu kostu humano hau onartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Buru gaixotasunak
Ahanzturaren gaixotasuna

Frankfurt (Alemania), 1901. Alois Alzheimer psikiatra eta neurologoak Auguste Deter pazientea ikusi zuen lehen aldiz. 51 urteko etxekoandre alemaniarra kasu arraroa zen. "Pazientea eserita dago eta babesgabe dirudi" jaso zuen Alzheimerrek idatziz: "Nola duzu... [+]


Psikiatrikoen aurkako salaketa kalera aterako du Harro Zoroa mugimenduak asteburuan Bilbon

“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]


2023-02-16 | ARGIA
Suizidioa, heriotza kausa nagusia Europako presoen artean

Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.


2023-02-07 | ARGIA
Zumarraga-Azpeitiko haurrak osasun mentalerako zerbitzurik gabe utzi dituzte Osakidetzan

Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.


Eguneraketa berriak daude