Nerabeen suizidio-saiakerak murrizteko plan pilotu bat saiatzen ari dira hainbat ospitaletan

  • Survive izeneko plana Arabako Unibertsitate Ospitalea proiektuaren parte da eta emaitzak 2023ko urtarrilerako edukitzea espero dute.

Arabako Unibertsitate Ospitalea. Argazkia: Wikimedia Commons.

2022ko abuztuaren 12an - 11:31

Espainiako Estatuko datuei begiratuz, 2006an 628 suizidio-saiakera egon ziren eta 2020an 2.092, hirukoitza baino gehiago. Horietatik 1.511 emakumeak izan ziren. Horrez gain, Espainiako Osasun Ministerioak adierazi du autolesioien ondoriozko ospitaleratzeak ia laukoiztu egin direla azken bi hamarkadetan –2000. urtean 1.270 ziren eta 2020an 4.048–. Horregatik hasi zuen Survive proiektua. 2019an ireki zen eta helburua du 13 eta 18 urte bitarteko nerabeen artean suizidio-saiakera prebenitzeko eta murrizteko lehen plana diseinatzea.

Euskal Herrian ere urtero 300 pertsona inguruk egiten dute beren buruaz beste Hego Euskal Herrian. Berria-k 2019an argitaratutako artikulu batean azaltzen duenez, istripuen ondoren bigarren heriotza kausa nagusia da 40 urtetik azpikoen artean. Ipar Euskal Herriari dagokionez, kopuru zehatzik egon ez arren, Frantziako osasun institutu CepiDcren arabera 105 pertsonek egin zuten beren buruaz beste 2015ean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barnebiltzen dituen Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Horrez gain, suizidio-kasu gehiago dago gazteenen eta zaharrenen artean.

Zehazki, planak honakoan datza: psikoterapia saioak ematea, astean behin eta guztira sei saio, beren buruaz beste egiten saiatu diren 300 gazteri. Ondoren, pazienteari jarraipena egingo zaio hirugarren, seigarren eta hamabigarren hilabeteetan. Emaitzak 2023ko urtarrilerako edukitzea espero dute.

Gainera, segurtasun plan bat ere izango du segipena jasotzen duenak. El País-ek  Oviedoko Unibertsitateko irakasle Teresa Bobes psikologoaren hitzak jaso ditu, segurtasun plana azaltzeko: “Dokumentu hori nerabearekin betetzen dugu, eta gaizki aurkitzen hasten denean agertzen dituen sintomak antzematen laguntzen dio. Une horretan zer egin dezakeen edo erreferentziako zein pertsonarengana joan daitekeen identifikatzen dugu”.

Ideia suizidioa prebenitu eta hori ekiditeko plan orokor bat diseinatzea izango da ondoko urratsa eta hori Espainiako Estatu mailan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Buru gaixotasunak
Ahanzturaren gaixotasuna

Frankfurt (Alemania), 1901. Alois Alzheimer psikiatra eta neurologoak Auguste Deter pazientea ikusi zuen lehen aldiz. 51 urteko etxekoandre alemaniarra kasu arraroa zen. "Pazientea eserita dago eta babesgabe dirudi" jaso zuen Alzheimerrek idatziz: "Nola duzu... [+]


Psikiatrikoen aurkako salaketa kalera aterako du Harro Zoroa mugimenduak asteburuan Bilbon

“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]


2023-02-16 | ARGIA
Suizidioa, heriotza kausa nagusia Europako presoen artean

Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.


2023-02-07 | ARGIA
Zumarraga-Azpeitiko haurrak osasun mentalerako zerbitzurik gabe utzi dituzte Osakidetzan

Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.


Eguneraketa berriak daude