Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.
100.000 presoko 103k bere buruaz beste egin zuen 2020an Europako kartzeletan; biztanleria orokorra aintzat hartuz gero, suizidio tasa 100.000 herritarreko 39,5ekoa da. Txostenak eman duen beste datu esanguratsua buruko osasunari loturikoa da: buruko nahasmendua izan zen presoen %32ri gehien eragin zien gaitza.
Nazio Batuen Erakundearen osasun agentziak esan du inbertsio handiagoa eta baliabide eta langile gehiago komeni direla espetxeetako buru osasuna zaintzeko eta artatzeko.
COVID-19a izan zen espetxeetako bigarren heriotza kausa: 163 preso hil ziren koronabirusaren ondorioz –biztanleria orokorraren tasaren azpitik–, eta 92 lagun hil ziren droga gaindosien ondorioz. Presoen %8k droga menpekotasunen bat zuen.
Presoek jasandako beste gaixotasun batzuk ere aipatzen ditu txostenak: hipertentsioa (%10,9), arazo kardiobaskularra (%6,1) eta diabetesa (%3).
Europako 36 herrialdeetako datuekin osatu dute txostena eta asteazken honetan aurkeztu dute. Berriak jaso ditu OMEko Europako zuzendari Hans Henri doktorearen hitzak: “Espetxeratzeak ez du inoiz osasun okerragorako zigorra izan behar. Herritar guztiek dute kalitatezko osasun arreta jasotzeko eskubidea, norbanakoaren legezko egoera edozein dela ere”.
Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.
2003az geroztik ezin zuten EHUn matrikulatu. Iaz ireki zitzaien aukera, eta hitzarmena sinatzear dago orain.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.
Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen kanpainan zenbait zerrendatan odol delituak zituzten preso ohiak egotea izan zen debate mediatikoetako bat eta, ondoren, lagun horiek atzera egin zutela.
Beharbada, mugimendu harekin EH Bilduk zenbait boto irabazi zituen, eta modu... [+]