Hassanna Aaliari babes osoa eman dio Gasteizko Legebiltzarrak

  • Talde politiko guztien babesa jaso du Euskal Herrian bizi den Hassanna Aalia errefuxiatu sahararrak, ostegun goizean Eusko Legebiltzarrera egindako bisitan.


2015eko urriaren 8an - 17:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Saharako gaztearekin bilkura eduki ondoren, alderdi politikoen bozeramaileek eskainitako prentsaurrekoan "babes osoa" eskaini diote Hassannari.

Komunikatuan "Espainiako gobernuak Hassannari asiloa ukatu izana" deitoratu eta "Marokok sahararren giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela" salatu dute.

Agerraldiari amaiera emateko "Hassannaren asilo eskubidea zein Saharako autodeterminazioaren alde" egiteko konpromisoa hartu dute legebiltzarkideek.     

Urriaren 6ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak azkenengoz Aalia Burgosen, Marokoko gobernuak ezarritako estradizio agindua dela-eta.

Marokok bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuen gaztea, 2010ean Agdaym Izik-eko kanpalekuko istiluetan parte hartu zuelakoan. Datozen 48 orduetan plazaratuko du Espainiako Gobernuak Aaliaren egoeraren inguruko erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Eguneraketa berriak daude