Erretiratuen haserreak hartu ditu kaleak

  • Hego Euskal Herriko lau hiriburuak jendez bete ziren larunbatean. Pentsio duinen aldeko borrokak egungo eta etorkizuneko pentsiodunak batu eta kalera atera zituen. Egunak utzitako argazkiek dena diote: Gasteizen 13.500 pertsona batu ziren manifestaziora, Donostian 20.000, Iruñean 20.000, eta Bilbon 115.000, Garak jaso duenez.


2018ko martxoaren 19an - 09:12
Pentsio duinen aldeko manifestazioa Bilbon
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hego Euskal Herriko pentsiodunak erosteko ahalmena galtzen ari direla nabaritzen hasiak dira, eta etorkizun are beltzagoa iragartzen da. Espainiako Estatuak horri emandako erantzuna pentsioen %0,25eko igoera izan zen, eta horrek haserretu ditu larunbatean protestan atera zirenak. Kaleek gainezka egin zuten:

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Irakurri gehiago: Pentsioak Ekonomia
Pentsioak kanalean gehiago
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.