EAJ

Haserrea boto jeltzale bihurtzea eskatu dute EAJko buruzagiek Alderdi Egunean

  • Milaka pertsona bildu ziren beste behin ere EAJren Alderdi Egunean, ohi moduan Forondako lautadan (Araba), Espainiako hauteskunde orokorren itzalean.

Arg.: EAJ

2019ko irailaren 30an - 11:45

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak izan ziren buruzagi jeltzaleen hitzaldien ardatz. Espainiako Gobernua osatzeko Madrilen izan duten gaitasun eza gogor kritikatu zuten bai Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak eta baita Iñigo Urkullu lehendakariak ere.

Hauteskunde kanpainaren oihartzuna nagusi zen giroan eta Madrilgo ezgaitasunen aurka jo ondoren, Ortuzarrek politika aldarrikatu zuen, EAJk hori egiten badakiela eta horrexegatik jeltzaleei botoa eskatuz: “Abstentzioak gauzak gaizki egiten dituztenei egiten die mesede, Madrilen beti agindu dutenei”. Eta haserrea bideratzera deitu zuen: “Haserre abertzalea boto abertzalea bihurtu behar da”.

Iñigo Urkulluk euskal gizartearen egoera onari egin zion erreferentzia bere hitzaldian, ekonomian, zerbitzu publikoetan edo enpleguan EAJk egiten duen politika azpimarratuz. Gobernuarekin lotu zuen jeltzaleen lana, eta gobernu ezarekin eta ezegonkortasunarekin lotu zituen Madrilgo instituzioak. Gernikako Estatutua onartu eta 40 urtera oraindik eskumen guztiak transferitu ez izana ere salatu zuen. Hala ere, hartutako bide hura egokia izan zela zehaztu zuen.

Gilles Simeoni Korsikako gobernu autonomoko lehendakaria izan zen gonbidatuen artean. Han ziren, halaber, Juan Carlos Latorre Amerikako kristau demokraziaren lehendakaria, PDeCATeko lehendakari David Bonvehi edo Ramón Espadaler kristaudemokrata katalana.

Milaka pertsona bildu ziren Forondako zelaietan 2019ko EAJren Alderdi Egunean. (Argazkia: EAJ)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude