Hartzak ugaritu eta otsoak finkatu egin dira Pirinioetan

  • Pirinioetan gutxienez 70 hartz eta 8 otso atzeman ditu 2019tik martxan den proiektu batek. Hartz eta otsoen populazioa monitorizatzea eta bereziki jarraipen genetikoa egitea du helburu proiektuak, besteak beste.


2022ko maiatzaren 31n - 10:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Naiz-en irakurri dugunez, LoupO proiektua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak koordinatu du eta bi urte eta erdian hartz eta otsoen 500 lagin baino gehiago bildu dituzte (ilea, gorotza…), 70 hartz eta 8 otso identifikatzeraino. Animalia hauen elikadurari lotuta ere hainbat datu lortu dute.

Hartzak ugaritu egin dira Pirinioetan eta otsoak finkatu egin dira Pirinioaurrean eta ekialdeko Pirinioetan, ikerketaren arabera.

Abeltzainei laguntza

Proiektuaren baitan, prestakuntza eman da hezkuntza arloan, dibulgazioa ere egin da eta etxaldeko abereak txakurren bidez babesteko planak egin dituzte, abeltzainei laguntzeko.


Pirinioak kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko martxoaren 21
2. eguna | KRONIKA
Euskalduntzea lortzea ospatzekoa da

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.