Hartz “bakarra” askatu dute Zuberoa-Biarno muga-juntan

  • Helikopteroz ekarri dute eta Zuberoan gaindiko mendietan askatu, Biarnoko muga-juntan. Jean Lassalle diputatu biarnesak hartzaren aurka egiteko prest dagoela adierazi du, baita preso joateko prest dagoela adierazi ere.

     


2018ko urriaren 5ean - 08:34
Hartz bat, Kataluniako Pirinioetan. Artxiboko argazkia: Oriol Alamany.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken berrien arabera, Frantziak bi hartz askatzeko asmoa zuen mendebaldeko Pirinioetan. Nafarroako Gobernuak artzain eta abeltzainentzat izan zitzakeen ondorioez kezka agertu du. Halaber, “informazio eskasa” salatu du.

Frantziako Ur eta Biodibertsitate zuzendari Thierry Vatin-ek iragarri zuen iragan astean hartza askatzearen ekimena, baita erabaki irmoa zela adierazi ere. Hitza bete du. Alta, bi hartz ezean, bat ekarri dute helikopteroz.

Helikopteroa Santa Grazi eta Larraine artean ikusi zuten tokiko herritarrek. Herri bi hauetan hartzaren ekartzearen aurkako mobilizazioak egin dituzte udaldian. Hartza Zuberoan eta Biarnoko bortuetan gaindi dabil engoitik.

Abeltzaintza sektorea eta tokian tokiko hautetsi anitz neurri horren kontra daude. Biarnoko Urdioz-Itzera auzapez eta diputatu Jean Lassallek bere ohiko jaiduran, “hartza ezartzearen kontra eginen dut, baita presondegira joan behar badut ere”, adierazi du.  

Hartza Esloveniatik ekarri dute, eta Ekologia Trantsizioko ministro François de Rugbyk esan duenez, laster ekarriko dute bigarrena.

 


Pirinioak kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko martxoaren 21
2. eguna | KRONIKA
Euskalduntzea lortzea ospatzekoa da

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...