Xabier Olano (EH Bildu) eta Markel Olanoren (EAJ) artean ARGIAk antolatutako mahai-inguruak ikusmina sortu du, bi hautagaiak aurrez aurre izan diren lehen aldia baita. Sare sozialetan eta beste hedabideetan oihartzuna izan dute bertan esandakoek.
Astelehen iluntzetik ikusgai dago Gipuzkoako diputatu nagusi izateko bi hautagaien arteko eztabaida ARGIAren webgunean. Twitterren #olanotarrak traola erabiliz makina bat iritzi ematen ari dira erabiltzaileak, batak zein besteak hainbat gaien inguruan esandakoez. Hala, ohikoan kontsentsu handia sortzen duten bi esparrutan ere, euskararen normalizazioan eta erabaki eskubidean, ez ziren ados jarri.
Euskara ikasteko doakotasunaren ingurukoak sortu du zalaparta gehien. Euskararen normalizaziorako diskurtso berri bat behar ote den galdetuta, Xabier Olanok (EH Bildu) neurri zehatz bat jarri du mahai gainean: “Euskara ikasi nahi duten guztiei aukera hori doan jarriko diegu”. Markel Olano (EAJ) ez da iritzi berekoa, bere ustetan “doakotasunak ekar dezake egin behar den ahaleginari garrantzi nahikoa ez ematea”. Hortik aurrera txio zaparrada:
euskaran normalizazion ingurun galdetu eta euskara ikastean doakotasuna eztala egokia esan du Markel Olanok. #azeastakeria #olanotarrak
— Irrikaz (@Irrikaz) May 11, 2015
Euskara ikastea doan izan behar litzateke, dio Xabier Olanok. Markel Olano desados: doakotasunak prestigioa kentzen duela dio #olanotarrak
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 11, 2015
¿Vives en Gipuzkoa, no sabes euskera y te gustaría aprender?Deberías saber q a Markel Olano (PNV) le parece MAL q sea gratuito. #Olanotarrak
— Aiora (@probatxoa) May 11, 2015
Zein nabarmen ikusten den #EreduTalka #olanotarrak parez pare jarrita: Kutxabank, Bidegi, errauste planta... http://t.co/PpSnbEJzoV
— Gari Berasaluze (@kalaportu) May 11, 2015
Erabaki eskubideaz, Gure Esku Dagok Goierriko 22 herritan egingo diren kontsultak izan dituzte hizpide aurrez aurrekoan. Kontsulta horiek Gipuzkoa osora zabaltzeko aukerarik ote dago?
Markel Olanok (EAJ) ez du ikusten momentu honetan “baldintza objektiborik” halako dinamika bat martxan jartzeko “tamalez, ezker abertzalearen eta EAJren arteko enfrentamendu politikoak ezinezko egiten du hori”.
Xabier Olano (EH Bildu) ez dator bat, bere ustetan “hauteskunde borrokatxoek ez dute nahikoa garrantzi herri honen erabakitzeko eskubidea zalantzan jartzeko”.
Hauteskunde borrokatxoak esaten du Xabier Olanok!! Alajaina!! hori bai aurpegi gogorra!! @argia #olanotarrak
— Amaia (@AmaiaAsier) May 11, 2015
Nekez bultza daiteke erabakitze eskubidearen aldeko ekimenik baldin eta elkarrekiko errespetua ez badago. #olanotarrak
— Xabier Eskisabel (@xeskisabel) May 11, 2015
ixiltzen ez zareten artean ez da herri interesekoa den Erabakitzeko Eskubidea gauzatuko dio @markelolano2015 k #Olanotarrak
— Gotzon Elizburu (@gauerdikoeztula) May 11, 2015
Politikari guztiak berdinak? Markelek eta Xabierrek behintzat lehen abizena bakarrik dute berdina. #Olanotarrak
— Eneko Ibarguren (@enekoibar) May 11, 2015
Oihartzuna hedabideetan
Lehen aldia da Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJren eta EH Bilduren hautagaiak aurrez aurre eztabaidatzen dutela. Aurretik ere antolatu izan dituzte hainbat mahai-inguru, baina Markel Olanok uko egin dio horietan parte-hartzeari, bere esanetan “alderdiek antolatuta” zeudelako.
Ekitaldiak, hortaz, ikusmina sortu du, baita beste hedabideetan ere. Berrian eztabaidaren tenperaturari heldu diote, “Giro onik ez elkarlanerako” izenburuarekin.
Garak gaztelaniaz argitaratu ditu ARGIAk antolatutako aurrez aurrekoaren edukiak, baita Ser irrati kateak astelehenean bi hautagaiek izandako solasaldikoak ere: “Dos Olano, cara a cara tema a tema”.
Noticias de Gipuzkoa-k ere aurrez aurrekoaren berri dakar bere orrialdeetan. Bestalde, Hamaika Telebistak datozen egunotan emitituko du saioa osorik.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]