Harold Good apaiz protestantea bake prozesuez mintzatuko da ostegunean Azpeitian

  • 90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 12an - 10:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Harold Good (1937, Derry, Irlanda) Ipar Irlandako apaiz protestanteak hitzaldia emango du ostegunean Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Goodek 90eko hamarkadan parte hartu zuen Irlandako Armada Errepublikanoaren (IRA) desarmatze prozesuan, besteak beste, IRAren armen konfiskatzea egiaztatuz. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du Goodek. ETAren armagabetze prozesuan Bakearen artisauekin aritu zen lanean.

Bake Prozesuak Indartzeko Foro Sozialak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute osteguneko hitzaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak moderatuko du. 

Albiste hau Uztarriak argitartu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bakegintza
Eguneraketa berriak daude