‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

  • Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.

Itsaso Lekuona, Su Hernández eta Irantzu Jauregi, aurkezpen ekitaldian. Kronika
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 18an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren hirugarren edi­zioa antolatu du Hernaniko Udalak, azaroaren 7tik 17ra bitartean, Kulturarteko Plaza Feministan. Itsaso Lekuona Kooperazio zinegotziak, Irantzu Jau­regi Lankidetza teknikariak eta Su Hernández Hariaken koordinatzaileak aurkeztu zuten atzo jaialdia. Kulturarteko Plaza Feminista zinema areto bihurtuko da zortzi egunez. Dokumentalak, solasaldiak, musika eta aurten, afrosaio bat ere izango dira.

Hernaniko Udaleko Lankidetza sailak sustatzen du Hariak zinemaldia, ahotsa emateko gi­za eskubideen urra­ketei, eta horien aurrean antolatzen, aurre egiten eta erresistitzen duten Euskal Herriko zein munduan barreneko protagonistei.

Aurtengo edizioan, memori­a­ren gaia hartu du ardatz Hariakek. Gai horri lotuta, ertz askotako eta eremu geografiko ugaritako istorioak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Dokumental emanaldiak eta punta-puntako solasaldiak

Euskal Herria, Palestina, Sri Lanka, India, Txile, Senegal, Espainia, Nigeria, Brasil... Hango eta hemengo errealitateak ezagutze­ko aukera izango da zinemaldian.

Itsaso Lekuona zinegotziak azaldu zuen, aurten dokumental emanaldiak osatuko direla ondorengo solasaldiekin, «erresistentziak hobeto ezagutzeko eta kokatzeko». Punta-puntako hizlariak izango dira horietan: Bertha Gaztelumendi, Olga Rodríguez, Ebabba Hameida, Gontzal Martínez de la Hidalga, Teresa Toda, Quinddy Akeju eta Mahmoud Traoré, besteak beste.

Jatorrizko bertsioan izango dira emanaldiak, euskeraz edo gaztelaniaz azpititulatuta. Saio guztiak dohainik izango dira.

Inaugurazioa, Brasilgo doinuz

Hain zuzen ere, Hariakek duen beste xarmetako bat da ezohiko zinema areto bihurtzen dela Kulturarteko Plaza Feminista. Irantzu Jauregik baieztatu duenez, «oso ondo funtzionatzen du gune hau aprobetxatzeak zinema areto bihurtzeko».

Inaugurazio ekitaldia azaro­aren 7an izango da. Brasilgo Lurrik gabeko Mugimenduari ahotsa emango zaio, eta Amanda Verrote ekofeminista eta ikerlariak azalduko ditu mugimendua ulertzeko gakoak. Ondoren, Lua Matheus eta Rodrigo Motarekin Brasilgo musikaz gozatzeko aukera izango da.

Webgunea estreinatuko du Hariak zinemaldiak

Hariaken jarraitzaileei zinemaldia jarraitzea errazteko, webgunea estreinatuko dute aurten: hariak.hernani.eus. Bertan, aurtengo edizioari buruzko informazio guztia aurkituko dute interesatuek, baita aurreko edizioen berri ere.

Su Hernandez zinemaldiaren koordinatzaileak azaldu du­enez, «webgunea erabilterraza, erakargaria eta praktikoa» izateko intentzioarekin landu dute. «Webgune propioa izateak Hariak egonkortu egingo du, beste zinemaldi batzuen mailara heltzeko». Itsaso Lekuonak, bere aldetik, zinemaldira hurbiltzera animatu du jendea: «Lehendabiziko aldiz etortzen denak, errepikatu egiten du».

EGITARAUA

Azaroak 7, osteguna (18:00)

Inaugurazio ekitaldia:
- Ocupar, resistir e produzir!
-As feiras do MST eta solasaldia Amanda Verrone ekofeminista eta ikerlariarekin, Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien mugimendua ulertzeko.
- Brasilgo musika Lua Matheus eta Rodrigo Motarekin.

Azaroak 8, ostirala (18:00)

Bye Bye, Tiberias eta solasaldia Olga Rodriguez nazioartean eta Ekialde Hurbilean aditua den kazetariarekin, Palestinako historiari eta egungo egoerari buruz.

Azaroak 9, larunbata

11:00: La vie d'une petite culotte eta solasaldia SETEMeko Ainhoa Bilbao Arkotxarekin, jantzigintzako langileen baldintzak hobetzeko federazioko kidea.
18:00: Matangi/Maya/M.I.A eta solasaldia Herrien Auzitegi Iraunkorreko Gontzal Martinez de la Hidalgarekin, Sri Lankako Tamil herriak bizi duen errealitatera hurbiltzeko.

Azaroak 10, igandea

11:00: Arnasa betean eta solasaldia Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin, Euskal Herriko emakume zinegileei buruz.
18:00: La memoria infinita eta solasaldia Jasna Pauletich, Teresa Toda eta Begoña Gorosperekin, memoria kolektiboa dokumentatzeko estrategiez.

Azaroak 14, osteguna (18:00)

Writing with fire eta solasaldia Ebbabba Hameida Mugarik Gabeko Kazetariarekin, kazetaritza lanbidean emakumeek dituzten zailtasunei buruz.

Azaroak 15, ostirala (18:00)

Altsasu. Gau hura eta solasaldia Adur Ramirez de Aldarekin, auzi hartako auzipetuetako bat.

Azaroak 16, larunbata

11:00: Mothers eta solasaldia Herrialde Katalanetako Jaima Maternal elkarteko kideekin, haurdun geratzen diren emakume marokoar ezkongabeen testuingurua kokatzeko.
18:00: Samba, un nombre borrado eta solasaldia Mahmoud Traore dokumentaleko protagonistarekin eta Elin elkarteko Pilu Alba ekintzailearekin, Ceutako (Espainia) egoera azaltzeko.

Azaroak 17, igandea (11:00)

Mrs. F eta solasaldia Quinddy Akeju Europako Afrokolektibaren koordinatzailearekin, Nigeriako txabola auzoetako emakumeen ahalduntzea kokatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
"Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu"

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
"Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak"

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


'Between Goodbyes' dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Zinegoak jaialdiak "erresistentzia eta afektuen sareak" aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Eguneraketa berriak daude