Hande Kader ekintzaile transexuala hil dute Istanbulen

  • Turkiako hiriburuko kaleetan agertu da gorpua, erreta eta mutilaturik. 2008tik homofobiarekin eta transfobiarekin loturiko 1.993 hilketa izan dira Turkian, Bianet berri agentziaren arabera. Ez dira bi aste igaro Istanbulen Siriatik zetorren Muhammed Wisam Sankari errefuxiatu gay-a hil zutenetik.


2016ko abuztuaren 22an - 12:16
Hande Kader ekintzaile transexuala. (Argazkia: publico.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

22 urte zituen Kaderrek eta prostituta bezala egiten zuen lan. Aste bete atzera desagertu zen. Bezero baten auto batera igotzen ikusi zuten azkenekoz, Público.es-ek argitaratu duenez. Turkiako agintariak ez dira hilketaren inguruan mintzatu baina "gorroto hilketa" izan dela dio hainbatek.

2015ean askatasun sexualaren aldeko harrotasun desfilean egin zen ospetsu Kader, kautxuzko bala, ur kanoiei eta negarra eragiteko gasaren aurrean poliziari zapata jaurtiz erantzun zionean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025-04-09
Meloi saltzailea
Antifa

2024-11-14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude