Hamasei urteko gazte afroamerikar bati tiro egin dio gizon batek AEBetan, nahastuta bere etxeko txirrina jo ondoren

  • Ralph Yarl gaztea bere anaiaren bila joan zen eta okerreko txirrina jo zuen. Etxe horretako gizonak, atea irekitzean, ezer esan gabe buruan tiro egin zion.

Andrew Lester gizonaren etxe atarian protesta egin dute erasoa salatzeko. (Argazkia: USA Today)

2023ko apirilaren 18an - 12:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hamasei urteko gazte afroamerikar bati tiro egin dio 85 urteko gizon batek Kansas Cityn (Missouri, AEB). Ralph Yarl izeneko mutila anaia gaztearen bila joan zen ostegunean, The Guardian-ek jakitera eman duenez, eta, nahastuta beste etxe bateko txirrina jo zuen. Etxe horretako gizonak atea irekitzean, hitzik esan gabe, buruan tiro egin zion. Gaztea lurrera erori zen, eta jaiki eta ihes egiten hastean, berriz egin zion tiro.

Gaztearen familiak eta abokatuak salatu dute tiro egin zion Andrew Lesterrek bere etxean igaro zuela gaua Poliziaren galdeketaren ondoren. Kansas Cityko poliziaburuak argudiatu du Missouriko legearen arabera pertsona bat 24 orduz baino ezin daitekeela eduki atxilo, formalki akusatu edo aske deklaratu aurretik.

Gertakaria salatzeko ehunka manifestari elkartu ziren Lesterren etxearen kanpoaldean. Yarlen izebak hitz egin zuen protesten ostean, eta salatu zuen ilobak bi tiroak jaso ondoren hiru etxeetara jo zuela, lagundu zioten arte.

Gaztea, zauri larriekin, baina egonkor dago. Garezurra hautsita du, garunean lesio traumatiko bat eta besoetan hainbat lesio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!