Hamarkada baten ondoren, Gasteizko Krea eraikinak azkenik aurkitu du nork erabili

  • Gasteizko Arte eta Diseinu Eskola Krea eraikinean kokatzeko aukera aztertu du arkitektura bulego batek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren eskariz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 28an - 11:02
Krea eraikinaren barruko klaustroa (argazkia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ADD UP! izeneko arkitektura eta ingeniaritza bulegoak aurkeztu duen azterketaren arabera, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Eskolaren jarduera ederki egokitzen zaio Krea eraikinaren egungo egiturari, eta aldaketa gutxi batzuk eginez gero laster kokatu daiteke bertan. Izan ere, 2010. urtean eraberritu zuten Betoñuko komentuaren azpiegitura baldintza hoberenetan dago. "Halaber, amaitu ez zen proiektuetan diseinatutako altzariak gorde dira".

Hala, arkitektoen arabera, programa guztia Krea eraikinaren beheko eta lehen solairuetan kokatu daiteke. Bigarren solairutik gora dauden espazioak –bost solairu ditu Kreak– libre geratuko lirateke beste erabilera batzuentzat, edo etorkizunera begira diseinu eskolak ikasketa programa handitu nahiko balu. "Eskolaren egungo erabilerak eta azalerak Kreara aldatzea bideragarria izateaz gain, heziketa-ziklo berriak ezartzea ahalbidetuko luke".

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak egindako eskari bati erantzunez egin du Gasteizko Diseinu Eskolaren kokatzeari buruzko azterketa Gipuzkoako arkitektura bulegoak; eta PPko legebiltzarkide Carmelo Barriok Eusko Legebiltzarrean eginiko galdera bati erantzunez zabaldu berri du arkitektoen txostena Cristina Uriarte sailburuak.

Alde batetik, Gasteizko Arte eta Diseinu Eskolak Zaramagan okupatzen duen eskola zaharrean eta ikasleek Krean erabilgarri izango dituzten metro koadroak alderatu dituzte arkitektoek aldaketaren egokitasuna nabarmentzeko –1.878 metro koadro dituzte oraingo eskolan, eta 2.644 metro koadro izango dituzte Betoñuko komentu eraberrituan–. Nabarmendu dutenez, egun eskolak irakaskuntzara zuzendutako espazioak ditu baina jarduerak gizarteratzeko eta kaleratzeko aukerarik ez dute.

Halaber, Krearen kanpoko itxurari eta izaerari heldu die ADD UPP! arkitektura bulegoak aldaketaren egokitasuna argudiatzeko. Arkitektoen ustetan, irudiak eta diseinuak balore gero eta handiagoa duten gizarte batean "onartezina" da Gasteizko Arte eta Diseinu eskola egun dagoen eraikinean jarraitzea. Horregatik Kreara aldatzeko erabakia "ezin egokiagoa" dela uste dute. "Azpiegitura kultural bezala eraiki zen Krea, irakaskuntza-espazio desberdinekin, ikasleen egoitza, erakusketa eta ekitaldi aretoak…; eta halaber irudi formal biribila duen ikonoa bilakatu da, aldi berean xumea eta igar daitekeena. Erakusgarritasunak gaur egun ez duen ikusgarritasuna emango dio eskolari".

Arkitektura bulegoaren arabera, eraikinaren espazioen banaketa eta distribuzioa aurrerago egin beharko litzateke Diseinu eta Arte Eskolarekin elkarlanean.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Euskararen alorrean “jauzi kualitatiboa” agindu du Pradales lehendakariak, “kontsentsua oinarri”

Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


‘Guggenheim Urdaibai Stop’ek Urdaibaiko proiektuaz hitz egiteko bilera eskatu dio museoko zuzendari berriari

Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Irmotasunez egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheimen alde, eta “inbasio gutxiko” proiektua dela defendatu

Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Eguneraketa berriak daude