Laborantza herrikoiaren alde eta espekulazioaren aurka lanean dabilen Ipar Euskal Herriko egitura 2013an osatu zuten eta orduz geroztik 35 laborari dabiltza ekoizpenean, Lurzaindiaren lurretan.
Izango dute zer ospatu agorrilaren 27an Senperen: Lurzaindia fundazioak hamar urtez eramandako borrokak eta garaipenak jarriko dituzte lehen lerroan, festa giroan. 2013an sortu zuten egitura hori lehen sektorearen defentsan dabiltzan lau egiturek: ELB sindikatuak, Arrapitz federazioak, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta Amap elkarteak. Helburua: lurrak kolektiboki eskuratzea eta laborantzan aritu nahian dabiltzanei bideratzea. Ordura arte, GFAM Lurra zebilen borroka horretan, eta lekukoa hartu zion 2013an.
Azpimarragarria da hamar urtez egindakoa: 486 hektarea lur babestu dituzte, 35 laborari instalatuz bertan, ia 3.700 akzioadunei esker. Espekulazioaren aurkako tresna interesgarria ere da, salmenta batzuk berrikusten eta ezeztatzen lortzen duelako. Hain zuzen, 75 salmenta espekulatzaile deuseztatu ditu 2013az geroztik.
Ekainaren 27an abiatu zuen Lurzaindiak, ELB eta Ostia kolektiboarekin batera Senpereko etxe eta lur batzuen okupazioa, horien salmenta espekulatiboa salatzeko. Baina abuztuaren 2an jakin zen salmenta burutu zutela, 1,3 milioi euroren truke Donibane Lohizuneko Maison Adam enpresaren jabeak eskuratuz etxea eta lurrak. Oraingoz okupazioak segitzen du, bertako espekulazioa salatzeko eta laborantza lur horien defentsaren alde segitu nahian.
Senpereko Ibarrongo plazan egingo dute bazkaria, Antoine Chepy chef-ak sukaldaturik –aurretik izena eman behar da–.
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.
Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.
Atxik Luhuso kolektiboa sortu dute herrian etxebizitzak eraikitzeko proiektu berriari erantzuteko.