ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Hamar eguneko epea dute "De Miguel" auziko zigortuek espetxean sartzeko

  • Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.

ARGIA
@argia

2023ko martxoaren 16a - 10:16
Azken eguneraketa:16:02

Hamar eguneko epea dute De Miguel kasuan auzipetutako EAJko politikari ohiek kartzelan sartzeko, Eitb-ek jakinarazi duenez. Ostegun goizean jaso du Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren jakinarazpen ofiziala, 2019ko epaia berresten duena. Hala, lau dira espetxe zigorra jasan beharko duten EAJko politikari ohiak: Alfredo de Miguelek hamabi urte eta lau hilabete egin beharko ditu kartzelan, Koldo Otxandianok zazpi urte eta sei hilabete, Xabier Sanchezek zazpi urte eta hilabete bat eta Aitor Telleriak bost urte eta hilabete bat.

Prebarikazioa eta eroskeria egitea, influentzia-trafikoa, ondasun publikoak bidegabe eta neurrigabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzea egotzi dizkiete EAJren Arabako buruzagi ohiei. 

Jaurlaritzaren txanda, akusatuak kaleratzeko

Akusatuek lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte. De Miguel Hazi fundazio publikoan aritu da, eta Otxandiano Arabako Parke Teknologikoan. Horren aurrean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du kaleratzeak egiteko "dokumentazio guztia prest" daukala. Azaldu du irmotasun-autu honen zain zegoela burukide ohiak lanpostutik kentzeko, lehenago kanporatzea bi kondenatuen "eskubideak urratzea" litzatekeelako.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko inoizko ustelkeria kasurik handiena da De Miguel auzia. 2009an azaleratu zen, Ainhoa Alberdi enpresariak salatu zuenean Alfredo de Miguel eta Aitor Telleriak 100.000 euroko komisioa eskatu ziotela, bere enpresari esleitzeagatik Miñaoko teknologia parkeko hedakuntza obrak. Hortik abiatuta, 65 milioi euroko hirigintza operazio antzu bat, 16 milioi euroko eragiketa irregularrak eta komisiotan lortutako 700.000 euro atzitu zituzten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Lander Arbelaitz Mitxelena  |  Asier Basurto Arruti
#2
Jon Torner Zabala  |  Leire Rodriguez Garmendia
#3
Mikel Garcia Idiakez  |  Irati Irazusta Jauregi
#4
Itziar Moreno Martínez
Azoka
De Miguel auzia kanaletik interesatuko zaizu...
Del Miguel Auziko kondenatuei kartzela zigorra ezarri die Arabako Auzitegiak

Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.


2023-03-08
De Miguelek lanpostuan jarraitzen du Jaurlaritzak ez duelako Epaitegi Gorenaren epaia jaso, Tapiaren esanetan

Jaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]


Alderdiarekin "zerikusirik" ez duela frogatzen du De Miguel auziaren epaiak, EAJren ustez

Kondenatutako alderdikideak kanporatzeko prozedura abian jarriko du EAJk, epai irmoa eskutan. Etikaren aurkako portaerak EAJren “praktika eta asmoetatik” kanpo daudela “aldarrikatu” du.


Urkulluk “gaitzespen irmoa” berretsi du Gorenaren epaiaren aurrean

2010ean –atxiloketak gertatzean– eta 2019an –Arabako Auzitegi Nagusiak epaia ematean– egin zituen adierazpenak gogoratu eta berretsi ditu lehendakariak. Ez du epaiaren mamiaz baloraziorik egin.


Oposizioak ustelkeria sarea salatu eta EAJ zuzenean interpelatu du

De Miguelen epai irmoak erreakzio politiko ugari eragin ditu astearte goizean. Oposizioak gogor hitz egin du EAJko kide ohiaren aurka, eta neurriak eskatu ditu.


Eguneraketa berriak daude