Hamahiru pertsonaren artean 23 urteko gazte bat jipoitu dute Basaurin, “marikoi zikina” oihuen artean

  • Basauriko Bizkotxalde parkean izan zen eraso homofoboa, larunbatetik iganderako gauean: 23 urteko gaztea hamahiru pertsonaren artean bortizki jipoitu zuten, eta konorterik gabe geratu ostean ospitalean bukatu zuen gazteak.


2021eko ekainaren 8an - 14:07
Azken eguneraketa: 16:09
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Marikoi zikina” (“maricón de mierda”) garrasi artean jasan zuen erasoa. Nazka ematen zuela ere esan zioten. Gorputz osoan jaso zituen kolpeak, batez ere buruan. Biktimak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Basauriko Udaleko alderdi politiko guztiek salatu dute erasoa eta solidaritatea adierazi diete bai biktimari bai haren ingurukoei, adierazpen bateratuan. “Pertsonen askatasunaren aurkako ekintza hauek guztiz onartezinak dira. Sexu askatasuna funtsezko garaipena da giza eskubideetan aurrera egiteko”.

LGBTI harrotasuna

Urtero lez, LGBTI+ Harrotasunaren Eguna ospatuko da ekainaren 28an, eta hilabete honetan zehar ekitaldi ugari antolatu dira han-hemenka. Horrelako gertaerek islatzen dute oraindik ere beharrezkoa dela sexu askatasuna aldarrikatzea. Arrazakeria eta homofobiazko gorroto-delituak, adibidez, bikoiztu egin dira EAEn 2020an.

Hiruki Larroxako kideekin berriki izandako solasaldian kontatu ziguten moduan, heteroarautik ateratzen denarenganako “indarkeria sinboliko eta estrukturalak hor jarraitzen du, eta ezkondu edo seme-alabak izan ditzakegulako ez du esan nahi LGBTfobia jasaten ez dugunik. Beste forma bat hartu du, baina ardi-larruz estalitako otsoak hor dirau”.


LGBTI kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...