Hamabi urteko espetxe zigorra Donostiako gizon bati, soldatapean zuen emakumeari sexu erasoak egiteagatik

  • Enpresariak hainbat garbiketa lan egiteko kontratatu zuen emakumea, eta bere aurrean masturbatzeaz gain, indarrez eraso egin zion egun batzuk beranduago.


2021eko uztailaren 26an - 06:48
Azken eguneraketa: 08:49

Enpresariak 2016an kontratatu zuen emakumea, Amara auzoko lokal batean garbiketa lanak egiteko. Gedarren irakur daitekeenez, emakumeak epaiketan salatu zuen bere aurrean masturbatzeaz gain, lanera joan zen egun batean, berarekin bakarka gelditu eta eraso egin ziola. Emakumeak argi utzi nahi izan du behin eta berriz eman ziola ezezkoa. Hala ere, beranduago, beste lokal batera joanarazi eta han indarkeriaz bortxatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


Eguneraketa berriak daude