"Halloweenek uxatu egiten ditu arimak, Gau beltzak maite ditugunen arimak erakartzea du helburu"

  • “Hiru seme-alaba ditut eta horietako bati bihotzeko ebakuntza arriskutsua egin ziotenean, haurrei heriotza azaltzeko liburuen bila hasi nintzen. Aurkitu nuen guztia erlijioari lotuta zegoen, eta beti izan dut hori buruan, harik eta iaz argi ikusi nuen arte: Lezon dudan kafetegian ospatzen dugun Gau beltzarentzat pertsonaia bat asmatu behar genuela erabaki eta pertsonaia hori liburu baterako baliatzea, dena bat izan zen: zergatik ez egin heriotzari buruzko ipuina Gau beltzari tiraka? Urriaren 31ko magian sinestea izan daitekeelako heriotza goxatzeko modua: gau horretako festan guk ez dugu hildakoa ikusiko, baina berak bai ikusiko gaitu gu, eta sentituko dugu ondoan”, kontatu digu Edurne Mitxeok. Horrela jaio zen Gau beltza ipuina.


2020ko urriaren 29an - 07:00

Duela ehun urte gertatu zitzaiona kontatzen digu Lur protagonistak ipuinean, baserri giroa, hildakoak eta Gau beltza uztartuz. Edurne Mitxeo da egilea eta Kepa Etxebarriaren marrazkiek laguntzen dute testua. Lezoko Udalaren babesari esker kaleratu berri duten liburuak umeei dolua erraztea du xede, besteak beste. “Sarri, bat-batean harrapatzen gaitu heriotzak eta etxe batzuetan agian ez dakite gaiaz nola hitz egin umeekin; ipuin hau lagungarri izatea nahi genuke. Haurrei esan ohi diegu hil den pertsona lo geratu dela, edo bidaia luze bat abiatu duela… baina egia esan behar zaie, pertsona hori hil egin dela, bihotza geratu zaiola; kontua da goxo eta behar bezala esatea, eta horretarako bitartekoa izan nahi du liburuak”. Saldutako liburu bakoitzetik, euro bat joango da Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien Elkartera.

Gau beltza edo Arimen gaua aitzakia ona da heriotzaz mintzatzeko. Gero eta herri gehiagotan berreskuratu dituzte euskal ohitura zaharrak, Halloweenen indarraren aurrean. Hala, gero eta zabalduago daude gure arbasoen usadioak: arimen alde kandelak pizten zituzten eta kalabazak, erremolatxak edota patatak hustu, kandelak bertan sartzeko. Zentzua Halloween jaiaren kontrakoa dela azaldu digu Mitxeok: Halloweenek uxatu egiten ditu arimak, eta Gau beltzak aldiz maite ditugunen arimak erakartzea du helburu, “horregatik pizten dira kandelak, etxerako bidean gidatzeko”. Azken finean, garai batean oso presente zegoen heriotza –bizi-baldintzak ez ziren oraingoak–, txikitatik ulertzen zuten bizitzaren parte zela, eta egun bat zuten arimetan pentsatzeko. “Gaur egun, noiz bizi dugu heriotza?”.

Herri guztia inplikatuko duen festa

Beste asmo bat ere badu ipuinak: herri mailako festa bultzatzea. 2016tik Lezon duen kafetegian ospatzen du Gau beltza Mitxeok, arrakasta handiz gainera, ume eta heldu ugari biltzen baitira urtero, baina festa herri guztira zabaltzea du buruan. Gaztainen bila joan, etxez etxe mozorrotuta janaria eskatu, gero gaztaina erreak eta etxez etxe lortutakoa jateko elkartu, sutara mezuak bota… Horrela irudikatzen du eguna Mitxeok. “Haurrentzat sekulako festa da hau: mozorrotuta, gauez, litxarreriak jaten… Zer gehiago eskatu daiteke?”.

Beldurra kudeatzeko gaua ere izan daiteke umeentzat. “Errespetua eta beldur pixka bat izatea ona da, baina geldi uzten gaituen ikara ez da ona, ez digulako aurrera egiten uzten, eta halakoetan garrantzitsua da egoerari buelta ematen jakitea. Pandemia hau oso adibide ona da, beldurrarekin dugun harremanaz gogoetatzeko”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Dolua eta kalitatezko osasun-sistema publikoa

Duela hilabete batzuk, ahizpak bost hilabeteko haurdunaldia eten behar izan zuen umekiak buruan zekarren deformazio baten ondorioz. Malko artean hartu zuen erabakia, eta berria eman eta bost egunera umea (Xoán) erditzen zegoen Gurutzetako ospitalean (garapen-maila... [+]


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-12-18 | ARGIA
Gehiago Gara ekimena sortu da, "haurren heriotza naturaltasunez eta humanitatez" lantzeko jarrera zabaltzeko

“Gehiago Gara” ekimena aurkeztu dute abenduaren 16an Donostian hainbat elkarteren artean, "haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz, dagoneko horrela jarduten dutenen erakundeei aitortza eginez, eta alor... [+]


Eguneraketa berriak daude