Amnesty Internationalek epaiketa justua eskatu du Pablo Gonzálezentzat

  • Kazetaria otsailaren 28tik preso dagoela gogorarazi du eta behar diren berme judizial guztiekin egindako auzia eskatu du harentzat, besteak beste, berak hautatutako abokatua izatea eta bere familiarekin komunikatzeko aukera.


2022ko apirilaren 13an - 12:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giza eskubideen aldeko erakundeak gogora ekarri du Gonzálezi espiotza delitua leporatzen diotela Poloniako agintariek eta, horren ondorioz, Rzeszów hiriko presondegian dutela, berak hautatutako abokatua eta familiarekin komunikatzeko aukera barik.

Halaber, salatu dute kazetariak ez zuela ofiziozko abokatua izan martxoaren 14ra arte, atxilotua izan eta hamasei egun geroagora arte.

Familiarekiko harremana ere funtsezkoa dela dio: "Atxilotuek kanpoko pertsonekin harremanik ez izateak oztopatu egiten du beren defentsa prestatzea, eta haien bizitza pribatuan eta familiarrean, zein osasunean eragiten die".

Elkartea Espainiako Poloniako enbaxadarekin harremanetan jarri da eta herrialdeak eskubide horiek guztiak bermatzeko eskatu dio.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.