Sindikatuek eskatu diote Hezkuntza Departamentuari “Castejongo ikastetxearen erabakia errespetatzeko”

  •  Castejongo ikastetxeko Eskola Kontseiluko ordezkaritza batek ikastetxearen egoera eta beharrak azaldu ditu asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan, baita PAI ingelesezko programatik irtetzeko erabakia ere. Aurretik, kanpoan, ELA, LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute. 

Argazkia: @LABnafarroa
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 4an - 08:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sindikatuek ikastetxearen argudioak ekarri dituzte gogora: ingeleseko programa ez dela bideragarria, bere egitura pedagogikoagatik; ez dagoela erreferentziazko curriculumik; irakasleek edukia sinplifikatu behar izaten dutela; ikasleek gaitasun gutxiago bereganatzen dituztela ingelesez emandako ikasgaietan; eta gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleen kopurua handitzen dela, besteak beste. 

Gainera, azpimarratu dute ikastetxe honek ezaugarri soziologiko jakin batzuk dituela; etorkin asko daudelako eta familien ia erdiek gaztelania ez den beste komunikazio-hizkuntza bat dutelako; eta ondorioz, traba handia suposatzen du haientzat ingelesezko programak. 

Arrazoi horiek guztiak aski ez, eta iaz Castejongo eskolari programatik ateratzea galarazi zioten, prozesuan akats teknikoak argudiatuta. Aurten, badirudi antzeko bidea hartua duela Carlos Gimenoren Hezkuntza departamentuak, eskolari esan baitio martxan dauden kurtsoei PAI programan ikasteko aukera bermatu behar diela. 

Horregatik, sindikatuek esaktu diote dagokion erantzukizuna har dezala, eta ikastetxearen erabakia errespetatuz, ingelesezko programatik irtetea baimen diezaiola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude