Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak antolatuta, mozorroturik zihoazen dozenaka lagunek Irundik Hendaiara arteko bidea egin dute larunbatean, oinez, Frantziako Poliziaren aurrean. Tartean ziren Afrikatik iritsitako zazpi herritar, ostean Baionako Pausa harrera-gunera lagundu dituztenak. Migratzaileen aldeko ekintzarekin, "burujabetza iraultzari" hasiera eman diola adierazi du Ehunek.
Ehun mugimenduak salatu du Frantziak erabaki duela Afrikatik datozen lagunak ezin direla pasa Gipuzkoatik eta Nafarroatik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoara, eta debeku horren ondorioz, bizi hobe baten bila Afrikatik etorritako hainbat lagun hil direla: "Bidasoa ibaia heriotzaren sinonimo bilakatu dute Frantziak eta Espainiak".
Mugan egindako ekintzarekin, "herritartasuna emateko eta gure herrian libre mugitzeko eskubidea" aldarrikatu dute. Afrikatik etorritako zenbait pertsonari Euskal Errepublikako Herritartasun Agiria (EEHA) eman diete, eta agiri horrekin "Euskal Herrian libre ibiltzeko aukera luzatu". Mugimenduak iragarri du uztailaren 4an beste ekintza bat egingo dutela.
Azpian, ekimenaren bideoa:
Burujabetzak praktikara eraman ditugu. Afrikako 7 laguni euskal herritartasuna eman eta Euskal Herritik libre mugitzea ahalbidetu diegu.
— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) June 4, 2022
Gurea da boterea!! pic.twitter.com/eoXRifZmkQ
"Burujabetzak lapurtu dizkigute"
"Burujabetza iraultzak oinarrian irakurketa bat du: burujabetzak lapurtu dizkigute hainbat esparrutan, eta askotan mugatzen gara burujabetzak lapurtu dizkiguten horiei mesedez eman diezazkigutela eskatu edo erregutzera", azaldu zion Ehun mugimenduko kide Unai Apaolazak pasa den astean ARGIAri. Zigor Olabarriak egin zion elkarrizketa.
"Guk diogu horrek ez duela funtzionatzen, eta historiari begiratuz gero funtzionatzen duena dela burujabetzak praktikara eramaten hastea esparruz esparru", dio Apaolazak. "Euskal errepublikaren helburua lortzeko ere hori da bidea, askotan egin den bezala, askok egin duten bezala: intsumituak, ikastolak, Rosa Parks-ek... Gu urrats hori egitera goaz, uste dugu jendea erakarri dezakegula horrela".
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea.
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.