Erraustegiaren eta turistifikazioaren aurkako protestak egingo dituzte ostiralean Donostian

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Hotel+EZ-ek manifestaldiak egingo dituztela adierazi dute Donostiako Aste Nagusian. Turistifikazioaren aurkako manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da udaletxetik, eta erraustegiaren aurkakoa, berriz, Bretxatik aterako da 18:00etan.


2019ko abuztuaren 14an - 10:35

“Donostiako Aste Nagusian turistifikazioak sortzen duen agobioari erantzuteko” manifestazioa egingo du Hotel+EZ mugimenduak. Udaletxetik abiatuko da manifestazioa, udal gobernuak turistifikazioaren indartzean parte hartzen duela salatu baitute antolatzaileek. Udaletxetik aterata, Donostiako Alde Zaharreko kale turistikoenetatik igaroko dira.

Turismoak hiltzen gaitu! lelopean egingo dute manifestazioa, Donostiako Alde Zaharrean bizitzea “erresistitzea” edo bizirautea dela salatzeko. Gure hirietako alde zaharrak eta erdiguneak turismora bideratzen dira geroz eta gehiago, eta horrek alokairuen prezioen igoera dakar. Hala, gune hauek herritarrentzat izan behar dutela aldarrikatuko dute manifestazioan.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak, berriz, Bretxatik hasita egingo du manifestazioa; 18:00etan abiatuko Erraustegia=klima aldaketa lelopean.

“Kea dario erraustegiari”

Noaoa Usurbilgo hedabideak larunbatean salatu zuen Zubietako erraustegiari “kea dariola jada”. Erraustegiaren proiektua bultzatu zutenetik hasieratik esan zuten plataforma berriak ez zuela kerik botako atmosferara.”Egoeraren larritasuna” dela eta, Errausketaren Aurkako Mugimenduak klima aldaketaren aurka dagoen edonor deitu du manifestaldira: “Aurrean izango gaituzue”, esan dute.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Aste Nagusia
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


"Donostia antitaurinoa da!", herritar ugari bildu zen zezenketen kontrako manifestaziora

Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


Eguneraketa berriak daude