Presoen kolektiboko 8 bitartekari atxilotu dituzte, 20 pertsonaren aurkako operazioan

  • Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu asteazkenean EPPK-ko mintzakideen kontrako operazioan. Atxilotuetako zazpi Madrilera eraman dituzte. Zulueta Bilbon dago oraindik. SUP Espainiako Polizien Sindikatuak haserre hitz egin du albistea zabaldu zuelako Barne Ministerioak gertatu aurretik. "Operazioa 20 pertsonaren aurkakoa zen".


2014ko urtarrilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Guardia zibilak Bilbon (Argazkia: @mugarteburu)

Ondorengoak dira atxilotuak: Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak; Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz dira atxilotuak. Denak aurretik ere atxilotu izanak dira.

Atxilotuak ez dira gaur epailearen aurretik pasako, Naizeko Alberto Pradillak Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriak aipatuz Twitterren argitaratu duenez. Operazioarekin lotuta, Iñaki Goioaga Amaiurreko senatariaren bulegoa ere miatzen ari da Guardia Zibila, "froga gehiago lortzeko" asmoarekin.

Operazioa 20 pertsonaren aurkakoa zen

"Operazioa 17:00etarako zegoen aurrikusia, eta 20 bat pertsona atxilotzeko zegoen prestatua. Azkenean atxilotuak zortzi izan dira, beraz, hor dago azken emaitza". Ostegunean, operazioaren nondik norakoen berri zuen Barne Ministroak adierazi du akatsak ez duela kopuruan eraginik izan. SUPeko kideek "kartzela zigorrarekin ordaintzeko moduko akatsa" kalifikatu dute.

Filtrazioaren ondorioz, gertatu baino lehen agertu da hedabideetan operazioaren albistea. Espainiako Barne Ministerioak atxiloketei buruzko prentsa-oharra igorri du medioetara eta handik minutu batzuetara beste mezu baten bitartez informazio hori ezeztatzen saiatu da. Ordurako ordea, bolo-bolo zebilen hedabideetan eta sare sozialetan.

Atxilotuen artean Asier Aranguren iruindarra dago. Ezaguna da besteak beste Asier ETA biok dokumentaleko protagonista delako.

Goizaldeko 4:30 ingurura arte izan dira poliziak Zuluetaren bulegoan; eta Enparantza ere goizaldean eraman dute bulegotik etxera.

Espainiako Gobernuaren azalpenak

Sarekadari buruzko azalpenak eman ditu Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak. Bere esanetan atxilotutako pertsonak "presoak kontrolatzeko" erabiltzen zituen ETAk.  "Beste pauso bat eman dugu ETA desegiteko Zuzenbide Estatua egiten ari den borrokan".

Atzerri Gaietarako ministro Jose Manuel Garcia-Margallok ere hitz egin du operazioari buruz. Bere esanetan, Herriraren kontra joan den irailean egindako operazioari segida eman dio gaurkoak. Garcia-Margalloren arabera, gaurkoak argi erakusten du Rajoyren gobernuak "ez duela negoziatuko" ETArekin.

Eusko Jaurlaritza eta Sortu

Jaurlaritzak adierazi du espero duela EPPKren bitartekarien aurka egindako operazioa "erabat justifikatua egotea". "Bakearen eraikuntzako prozesu konplexuan garai berriak bizi ditugu", eta operazioa nahasitzat jo du.  Urkulluren Gobernuak polizia operazioaren eragin eta xehetasun guztiak jakin arte ez duela baloraziorik egingo adierazi du. Sortuk dio "EPPK-k eta euskal preso ohiek konponbidearekiko adieraziriko konpromisoari bakearen etsaiek emandako erantzuna da gaurkoa". Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egin du.

Eusko Jaurlaritza, EAJ, Sortu, Lokarri, Aralar, ELA, LAB, Tantaz Tanta, Alternatiba eta Ernairen erreakzioak bildu ditugu albiste honetan.

Ertzaintzarekin tentsio uneak

Bilbon tentsio uneak izan dira Ertzaintzaren eta atxilotuei babesa eskaintzera hurbildu diren herritarren artean. Beheko argazkian Ertzaintzak kargatu aurreko instantea ikusten da. Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Twitter bidez kontatu duenaren arabera, polizia autonomikoko agenteak jendearen aurka oldartu dira eta gutxienez lagun bat atxilotu dute. Naiz.info-k 19:00etan jakinarazi duenez, Basurtoko ospitalean atxikita dauka Ertzaintzak Elkano kalean zauritu duen gaztea.

Ertzaintza

Operazioa iruditan

Donostiako Matia kalean Jon Enparanzaren etxe ingurua moztu du Guardia Zibilak. Ertzaintzarekin elkarlana egin dute.

Jon Enparantza etxera igo osteko uneak.

Donostia. Argazkia: @larbelaitz (16:45etan sareratua).

"Atxilotuak askatu, alde hemendik!" lemadun pankartaren atzean jendea biltzen hasi da Antiguon (Argazkia: @larbelaitz / 16:25etan argitaratua)

17:30etarako jende ugari inguratu da Enparantzaren etxe aurrera. Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren lerroaren aurrean atxilotuak askatzearen aldeko oihuak egin dituzte. Ikusi bertan grabatu dugun bideoa:

Euskal Herriko hainbat lekutan miaketak egiten ari da Guardia Zibila. 15:30ean iritsi dira Bilboko Elkano kaleko abokatuen egoitzara, eta ordurako baziren jada zenbait kazetari han atarian, gutxi batzuk, Berria egunkariak jaso duenez.

15:55 aldera heldu dira poliziak Hernaniko egoitzara. Antziola kalean polizia-lerroa jarri dute (argazkia: Urko Apaolaza).

Guardia Zibila Hernanin

Lasarten ere Guardia Zibilaren autoak daude, Uistin kalean.

Guardia Zibila Lasarten

Lekeition, Arantxa Zuluetaren etxea miatzera joan dira Guardia Zibileko agenteak (argazkia: Leako Hitza).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude