Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertutik gora eragin ditu Libiako hondamendiak

  • Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.


2023ko irailaren 13an - 08:11
Azken eguneraketa: 11:09
Hildako eta desagertu gehienak Derna hirian eragin ditu zikloiak, bi presa txikitu ondoren bertako ura kontrolik gabe isuri baita. (Argazkia: EFE agentzia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertu baino gehiago eragin ditu Libian Daniel zikloiak. Hondamendi eremu izendatu du kalteturiko lurraldea GNU Batasun Nazionaleko Gobernuak. Libiako agintariek, berriz, hiru eguneko dolu nazionala ezarri dute lurralde osoan.

Libiako ipar-ekialdea suntsitu du zikloiak, bereziki, Derna hiria. 120.000 biztanle inguru ditu, eta Libiako laugarren hiri handiena da. Bertako biztanleak dira hil eta desagertu diren biktima gehienak. Izan ere, Dernako bi presa hautsi zituen ekaitzaren indarrak, eta 33 milioi metro kubiko kontrolik gabe isuri ziren hirian.

Erreskateek zailtasunak dituzte Dernara iristeko, mendiz inguratuta dagoelako eta lurretik ezin delako hara iritsi. Derna Zoom komunikabideak adierazi duenez, astearte arratsaldera arte behintzat ez da erreskate talderik iritsi, ur gainean zeuden gorpuak jaso zituzten bi helikoptero baino ez.

Munduko Osasun Erakundeak adierazi du laguntza bidali duela, baina hondamendiaren lekura heltzeko zailtasunak dituztela. Martin Griffiths NBEko Gai Humanitarioen arduradunak jakinarazi du 9,3 milioi euro bideratuko dituela Libiara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

2024ko azaroaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.