Gutun irekia portuetako zamaketariei, “pribilegiatu” horiei

  • Zamaketariek greba egingo zutela iragarri zuten egunean blogean idatzitako artikuluaren itzulpena da hau. Otsailaren 15ean Espainiako Gobernuak atzeratu egin du erreforma eta langileek greba bertan behera utzi dute. Askoren ustez, langileen garaipena izan da, baina Gobernuak denbora irabazi nahi du.


2017ko otsailaren 16an - 13:39
Cadizko zamaketariak, beren lan eskubideen aldeko borrokarako prest.

Kide estimatua:

Zure “pribilegioei” uko egin diezaiezula eskatzeko eta “kasta” zarela aurpegiratzeko idatzi behar nizuke gutun hau. Beno, horixe egingo nukeen nire kontzientzia eta nire printzipioak hedabide batzuek aginduta baletoz, zure kideen aurka zaunka ari diren beste askorenak bezala, nahiz eta ziurrenik orain astebete ez jakin portuko zamaketaria zertan jarduten zen edo zenbat kobratzen zuen. Zoritxarrez, baina, herri honetan, ezagutzen ez denari buruz hitz egitea ohikoa da, nahikoa da telebistako edozein tertulia ikustea hori baieztatzeko.

Aurki kriminalizatuko duten gremioko beste pribilegiatu horietako bat naiz, irakaslea. Ongi oroitzen badut, larunbatean artikulu bat irakurtzean “liberalizatzearen” onurez –horrenbeste sufrimendu ezkutatzen duen itxurazko hitz polit hori– eta zuen “lan pribilegioez”, meatzarien borroka edo aire kontrolatzaileen aurkako jazarpen kanpaina etorri zitzaizkidan burura. Beti doinu bera, ez du hutsik egiten: “Soldatak, pribilegioak, kasta, liberalizatzeak ekonomiari ekartzen dizkion onurak, prebendak”. Berdin du zein den langileen kolektiboa, beti gauza bera egiten dute. Tristeena eta minik handiena egiten duena da, beti badela amua irensten duenik. Batzuek ezjakintasunagatik, beste batzuek langileen aurkako ideologia argi eta definitua dutelako.

Ez naiz soldataren eztabaidan sartu ere egingo, ez baitago merezi edo produzitzen duena baino gehiago kobratzen duen langilerik, are gehiago sistema kapitalista batean. Eta hainbat hedabidek zifrak puztu dituztela argi uztea komeni den arren, bereziki La Sextak eta Libertad Digitalek –zerbaitengatik dira jabetzaz zuen hondoratzearekin urrezko egingo diren bankuenak–, uko egiten diot soldatez eztabaidatzeari. Gaiztotuta jaurtitzen baitute eztabaida hedabideek. Zergatik ez da hitz egiten milioiak irabazten dituzten milaka eta milaka enpresez, langileak soldata miserableak kobratzen dituzten bitartean? Zergatik ez dugu soldatarik baxuenez eztabaidatzen? Zergatik ez gara hasten soldatarik baxuenak igotzeaz hitz egiten? Batzuentzat erosoagoa baita inbidia eta elkartasun eza sustatzea. Niri igoko al didate ba soldata zuri %60 jaisten badizute, Gobernuak aurreikusia duen bezala? Irabaziak izango dituztela pentsatzen dutelako ari ote dira zaunkaka batzuk? Edo agian, beren nagusiei egiten ausartzen ez direna zuei egiten ausartzen direlako ote da?

Frantziako La Havre portuko langileek, J. R. artistarekin elkarlanean, lan erreformaren aurka egindako argazki hau sektore honen ikonoetako bat bilakatu da nazioartean.

Beste bat kontratazioena da. Pittin bat informatuta erraz ikusten da zenbat egia erdi eta gezur oso irakurtzen diren, barnetik sutan jarriz bat. Oker ez banago, zamaketarien sektorean, botere osoa enpresariak izan beharrean, langileek hitza eta botoa daukazue kontratazioetan. Lan istripu-tasa izugarri altua duen zuen lan baldintzen ondorioz, diktadura aroan eta diktadura ostean, iraganeko borroken ondorioz egindako konkista da. Modu honetan, ezgaitasun edo heriotza kasuetan, langilearen familiak bazekien heriotza edo ezgaitasun horrek ez zuela miseriara eramango. Benetan ari al da “ezkerreko” jendea kexaka, dena enpresarien esku utzi beharrean, langile batzuk hain ausartak izan eta patronalari kendu diotelako, enpresen kontratazioak demokratizatzea lortu dutelako?

Pribilegiatu, pribilegiatu, pribilegiatu, ez diozu entzuteari utziko. Batzuek prentsak dioena errepikatu besterik ez dute egiten. Gaixotu egiten naute! Pribilegiatua? Non dago lan egiteagatik soldata bat kobratzearen pribilegioa? Pribilegiatuak al dira zerbitzariak 700 euro kobratzeagatik dilista plater bat jaso beharrean lan egiteagatik? Pribilegiatua al da irakaslea, ogibide guztiak formatzen dituena, soldata bat kobratzeagatik? Zer espero dute ba? Zamaketaria pribilegiatua al da? Zamaketa lanetan 2016an 56 lan istripu izatea pribilegioa al da? Pribilegioa al da azken sei hilabeteetan bi portu zamaketari hiltzea Bartzelonan eta Valentzian? Barkuak hustera joateko uneoro prest egon behar izatea pribilegioa al da? Noiz baimendu genuen eskubideak pribilegio bilakatzea, hala izan gabe? Zergatik sartzen digute porrua? Nola da posible oraindik ere patronala, bankuak eta enpresa handietako jendea “ekintzaile” gisa saltzea, egiazko pribilegiatuz beteta badaude? Zergatik uzten diegu hizkera ere haiei maneiatzen?

Ezkutuko ERE bat eta prekarizazio basati bat daude jokoan. Beti bezala, enpresa handi eta bankuek, iraintzen eta kriminalizatzen zaituzteten hedabideak kontrolatzen dituzten horiek, irabazi handiak izango dituzte (“ekonomia espainiarra lagunduko du”, diote haiek). Argindarra pribatizatu zutenean bezala, nahikoa da begiratzea zenbatekoa eta zeinentzat izan den irabazia. Betikoentzat. Portuetako zamaketa sektore prekario bat gehiago bilakatu nahi dute, soldata zikin batzuekin, lan baldintza nazkagarriekin, banku eta enpresentzat ikaragarrizko irabazi multimilionarioak bermatuz. Soldata %61 jaistea, zuei egin nahi dizuetena, modu bakarrean definitu daiteke: enpresa terrorismoa.

Langileek batasuna aldarrikatu dute etengabe.

Horregatik, eta nahiz eta agian lerro hauek ez dizuten asko lagunduko, nahi nuke zuk jakitea ez zaudela bakarrik, ez zu ezta zure kideak ere. Goian adierazi dudanaz informatu ostean, kontrastatu ostean, baieztatu ostean, oso garbi daukat: babes osoa zuen lanpostuen aldeko borrokan hartzen duzuen erabaki orori. Hori egin behar genuke denok. Meatzariak iraganean bezala, egun oraindik mantentzen ditugun eskubideak ez dira tabernan zurrutean eta negarrez lortzen, ezta interneten kexaka ere. Langileen borrokari esker lortu ziren beti, beti. Batzuek ahaztu dutela dirudi, klase ertainekoak sentitzen diren eta horren parte sekula izango ez diren horiek. Zuen bilerako irudiak ikusi eta amaierako zuen oihuak entzutean burura etorri zitzaidan lehen pentsamendua hau izan zen: Horrela bai, joder! Horrela bai! Hauek gutarrak dira!

Ezin dut grebara joan zurekin –elkartasun grebak demokrazian utzi zituzten legez kanpo, lehenago ez bezala–. Ezin dut fisikoki kolaboratu zuekin. Hori zuei eta zuen sindikatuari dagokizue, hain laztua eta borrokalaria, CEEP edo “La Coordinadora” gisa ezaguna, denbora kudeatzen oso ongi ari dena. Baina borrokan ari den edozein kolektiborekiko langile guztiok izan behar genukeen elkartasuna nolabait erakuts banezake, bere eskubideen alde ari dena, “nahikoa da” esan duena, balio beza gutun honek lagin gisa. Jakin ezazue badela babesten zaituzten jendea, zuen borroka babesten duena eta horregatik ez zaituztena kriminalizatuko. Ez al dugu esan Gobernua eta patronala eraso larria egiten ari direla zuei soldata %61 jaitsiz? Halako erasoaren aurrean, borrokara joko luke edozein kolektibok, bere burua defendatzeko, borroka egiteko eta “dena emateko” bere ogiaren eta bere kideen alde.

Hori gustatzen zait gehien zuengandik. Ez sinadura bilketarik, ez eserialdirik, ez inongo “mesede” eskaerarik Gobernuari, ezta kikildu ere kapitalaren bozeramaile den prentsaren irainekin. Tinkotasuna, seriotasuna, diziplina eta langile klase antolatua. Hala behar du. Oso bestelakoak lirateke gauzak langile guztiok zuen eredua hartuko bagenu, ez bagina aguantatzen ari garena aguantatzen ari. Oso bestelakoak lirateke gauzak ulertuko bagenu ez dela delitua, behar morala baizik, zapaldu nahi gaituzten erasoei erantzutea.

Izan adorea zuen borrokan eta pausorik ez atzera! Errespetatzen zaituzten eta zuen borroka baloratzen duen langile komunista baten partetik, klase kontzientziagatik, elkartasunagatik eta defendatzen ditudan ideiekiko koherentziagatik.

Gora zamaketarien borroka! Gora langile klasearen borroka! Behera patronala eta Gobernua, behera soldatapeko ipurgarbitzaileak! Pausorik ez atzera!

"Portua edo heriotza. Hil egin beharko gaituzue".

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Teknologia
Adimenaren biologiaz

Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Eguneraketa berriak daude