Gurutzetako Lanbideren bulegoan ikatza utzi du Olentzerok

  • Berri-Otxoak gizarte-bazterketaren kontrako plataformak burutu du ekintza, Euskal Enplegu Zerbitzuaren murrizketak eta praktika okerrak salatzeko.


2018ko abenduaren 21ean - 12:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ostegunean egin zuen agerraldia Berri-Otxoak plataformako Olentzerok Gurutzetako Lanbideren bulegoan. Ekintzarekin burututako salaketak bereziki praktika oker jakin bat nabarmendu zuen: bulegoan gestioak egiten dituzten erabiltzaileen datu biometrikoak biltzearena.

Gurutzetako bulegoak, Lanbideren beste bederatzi bulegoekin batera, erabiltzaileen datu biometrikoak jasotzean oinarritu den esperimentu pilotuan parte hartu du. Esperimentua maiatzean jarri zen martxan, eta sei hilabetez iraun du. Tarte horretan, EAEko 9.005 pertsonaren eskuetako hamar hatz-markak eta erretratuak bildu dituzte.

Berri-Otxoak plataformako kideek azpimarratu dutenez, datu bilketak babes legalik ez du. Alabaina, “Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-Gaietako Kontseilaritzak martxotik aurrera Lanbideren 43 bulegoetan masiboki ezartzeko asmoa dauka”.

Plataformak jakinarazitakoaren arabera, “Lanbidek berak adierazi du datu biometriko hauek biltzeak izan dezaken arriskuaren edo emango zaien erabileraren gaineko ikerketarik ez dela existitzen”. Are gehiago, ohartarazi dute Lanbide ez dela datuen zaintzaz arduratzen, lzenpe S.A enpresa dela erabiltzaileen informazioa gordetzen dabilena.

Plataformak azaldutakoaren arabera, Gurutzetako Lanbideren bulegoko erabiltzaile batek salaketa jarri du. Ondorioz, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak espedientea helarazi ostean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak esku hartu behar izan du.

Hatz-marka bidezko identifikazioaz gogoeta

Berri-Otxoak plataformatik, hatz-marka bidezko erabiltzaileen identifikazioaren ezarpenari begira, garrantzitsuak iruditu zaizkien zenbait puntu mahaigaineratu dituzte.

Plataformak zehazten duenez, datu biometrikoak biltzen hasi aurretik arriskuen ikerketa eta inpaktuaren ebaluaketa egitea exijitzen du Europar Batasunak, eta Lanbidek ez du halakorik burutu. Are gehiago, Europar Batasunaren arabera, datu biometrikoen erabilerak giza duintasunean inpaktu handia eragiten du, eta printzipio orokorraren arabera debekatuta dago.

Horrez gain, Lanbideren partetik egin den datu bilketa norbanakoek libreki baimendutakoa ez dela azpimarratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude