Gurutz Sarasola. ‘Lotsati’-ren ankea berreskuratu da

  • Maiteari jaten ematearren, hanka ebakitzeko prest zegoela zioen Gurutz Sarasola Lotsati poeta itsasondoarrak olerki batean. 1936an hil zenetik, bere obra oharkabean pasa da, eta heriotzaren ondoren urte luzetako isiltasunak jarraitu dio. Orain, jaio zenetik 95 urte igaro direnean, liburu bat argitaratuko du Alvaro Rabellik Sarasolaren bizitzaz eta obraz, eta familiak bere jaioterrian omendu du.


2010ko abuztuaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez eskelarik, ezta heriotza tragikoari buruzko albisterik ere. Lotsati poetaren suizidioa 1936ko agerkarietatik kanpo geratu zen. 20 urte eskas besterik ez zituela, bere burua trenbidera bota zuen. Olerki liburu bat argitaratzeke, haren obraren zati bat egunkarietan ezagutzera emana zuen ordurako. Gero eta sona handiagoa lortzen ari zen Gurutz Sarasola, Lotsati ezizenaren atzean ezkutatzen zen idazlea. Bat-bateko heriotzari isiltasunak jarraitu zion, ordea. Ia gaurdaino iraun duen isiltasuna.

Poetaren ibilbidea eta heriotza zalantzaz beterik dago, bere obra ez delako osotasunean ezagutzen. Alvaro Rabelli literatura ikertzailea da, eta udazken partean poetaren inguruko liburu biografikoa plazaratuko du, Ilunpetik argira (Itsasondoko Udala) izenburupean. “Orain baliagarria izan daitekeen idazle bat berreskuratu da”, dioenez.

Abertzaletasuna sehaskatik

1936ko martxoan egin zuen Gurutz Sarasolak bere buruaz beste, 36ko Gerra piztu baino hilabete batzuk lehenago. Estatu kolpearekin batera, Lotsatiren urrats gehienak ezabatu egin ziren, Sarasolatar sendiak bere lan guztiak sutan erre baitzituen.

Itsasondoko arbel meategi enpresa baten jabe zen Sarasola sendia. Mundu osoan saltzen zen Itsasondon ustiatutako produktua. 36ko Gerra hasi zenean, aberastasun horiek guztiak babesteko premian zegoen familia. Horregatik, abertzaletasunarekin zerikusia izan zezakeen edozein zantzu ezabatu zuten, Lotsatiren olerkiak horien artean. Testu horietan askotan erakusten zuen idazleak Euskal Herriarekiko eta euskararekiko zuen atxikimendua. El Dia egunkarian argitaratutako Jetxi Sabiñ lurrera olerkiaren ahapaldia horren adibide da.

“¡Ai...! ¡Sabiñ! ¡Sabiñ!

¡Ai! Berriz sortuko baziñake...

¡Sortuko baziñake berriz!

Aberriari ondo etorriko litzayoke

Sortuko baziñake berriz”.

Gerra hasierako giro mikaztuan, poesia lan guztiak erretzea erabaki zuten Sarasolatarrek, Gurutzen liburutegi pertsonalarekin batera. Lotsatiren obra desagerrarazi egin zuten, baina familiaren iragan abertzalea ezabaezina zen.

Jose Manuel Sarasola, Gurutzen aita, Itsasondoko alkate izan zen 1931 eta 1936 urteen artean. Agintaritzara iritsi bezain laster, Jose Manuel buru zuen udal gobernuak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen Euskal Herriarentzat estreinakoz. Horregatik, olerkiak sutan erre izanagatik ere, gudarosteko errepresioa eta isunak jasan behar izan zituzten.

Maitasunean, dramatiko

Abertzaletasunari kantatu zion Lotsatik, baina gai horren inguruan garaiko olerkigintzari ez zion ezer berririk eskaini. Maitasuna hizpide hartzen zuenean, orduan bai, jarrera berria eman zion euskal literaturari. “Lizardik edo Lauaxetak maitasun kontuak dramatismoz jorratzen zituzten, baina nolabait itxura egiten zuten. Lotsatik ez, berak zioena sentitu egiten zuen” dio Alvaro Rabellik. Barne mina ateratzeko idazten zuen, eta bere adierazpena benetakoa zela iruditzen zaio Ilunpetik argira liburuaren egileari.

Amodioarekiko ezintasuna gero eta nabarmenagoa zen haren idatzietan. Sei hilabetetan argitaratu zituen bere lanetan –egun ezagutzen ditugun bakarrak–, garapena nabaritu daiteke. Gero eta abailduago agertzen zen poeta itsasondoarra, depresioak jota, antza. Bere buruaz beste egin aurreko egunetan ere hala sentitzen omen zen Lotsati. El Dia egunkarian plazaratu zuen azken olerkian –Ankea ebakiko nuke– ezintasun hori nabaria da:

“Basamortuan

Arkituko baziñake,

Gosez ill bearrean,

Janik gabe,

Ta ni zure aldamenean

Egongo banintzake...

Aizkorea artuko nuke,

Ankea ebakiko nuke...

Eta jana emango nizuke.

¡Orrela biziko baziñake

Asko poztuko nintzake!”

Heriotza dramatikoa justifikatzeko, ezamodioa eta maitearen galera askotan errepikatutako arrazoiak dira. Hipotesi hori erabat bazertu gabe, Rabellik ez du uste maitasuna suizidioaren atzean dagoenik. “Mina zuelako idazten bazuen ere, gehiago idazteak areago sumintzen bazuen ere, bere barnean minen bat zuela garbi ikusten da”. Literatura ikertzaileak, halere, garbi ikusten du Lotsatik idazten zuena sentitu egiten zuela, eta horretarako bere heriotza hartzen du argudiotzat.

25 testutako garapena

Idatzi gutxi argitaratu zituen, baina molde ezberdinak landu zituen olerki eskas horietan. Koldo Izagirrek proposatutako ideia da honakoa, Rabellik bere egin duena: eduki aldetik, baikortasunetik ezkortasunera igaro zen, ironiatik pasata. “Gorabehera handiko pertsona zela ikus dezakegu alde horretatik” dio Rabellik. Idazkera aldetik bestalde, euskara garbizalea, sabinista zerabilen hasieran, eta hizkera herrikoiarekin amaitu zuen. Bertso kopuru gutxiagoko olerkiak idatzi zituen azken aldian, adierazpenak hitz gutxiagorekin eta zehatzago eginez. Sei hilabetetan halako bilakaera eman izana, hori da literatura ikertzaileari deigarri egin zaion puntuetako bat.

25 olerki, Lotsatiren beste lanik ez da ezagutzen. Bilakaera hori beraz, argitaratu zituen testuetan ikus daiteke soilik. Olerki batetik bestera aldaketa ikus daiteke, eta horregatik ere berezia da bere ibilbidea.

Aitzol bizilagun eta sustatzailea

Itsasondoarra jaiotzez, 1929an donostiartu zen familia guztiarekin. Plaza del Centenarioko etxebizitzan Jose Ariztimuño Aitzol idazlearen bizilagunak izan ziren, eta harreman estua lortu zuten. Alvaro Rabellik azpimarratzen duenez, “hurbiltasun hau gakoa izan liteke, gerora Gurutz gazteak literaturan egin zituen urratsak azaltzeko”. Literatura ikertzailearen ustez, zalantzak zalantza, Aitzolek garrantzi handia izan zuen Lotsatiren olerkiak argitaratzeko. Une hartan euskal literaturan pisu handia zeukan Ariztimuño idazle eta euskaltzale tolosarrak. Gainera, El Dia egunkariko zuzendaria zen, Lotsati bertan testuak argitaratzen hasi zenean.

Idazle apala zen, xumea eta oraindik sona handirik ez zuena. Pixkanaka izena hartzen ari zen halere, eta horren adibide egunkarietan laster argitaratu behar zuen liburuaren iragarkiak agertu izana. Idazle handien itzalean zegoen dena den, beste asko bezala. “Garai hartako idazle handiak askotan eurak bakarrik aritzen zirela esan ohi da gaur egun, ez zegoela atzeko sare antzeko bat. Baina ez da horrela, Lotsatirena bezalako adibide asko baitaude”, Rabelliren hitzetan.

Gaztea zen Lotsati hil zenean, idazle hasiberria. Gogotsu eta ekimentsu ziharduen lan horretan, eta “idaztea oso serio hartzen zuen”. Baina ibilbidearen hasieran topatu zuen helmuga, uste baino lehen. Rabellik dioen bezala, heriotza poetiko horren ondoren egundaino iritsi zaigun “heroi erdi erromantiko bat” sortu da.


Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


Eguneraketa berriak daude