Gürtel auziaren epaia atzeratu egin zen, Espainiako aurrekontuen babesa kolokan ez jartzeko

  • Epaia presio politikoengatik atzeratu da: boto partikularra ez zen maiatzaren 21ean eman Ciudadanosek eta EAJk aurrekontuei emandako baiezkoa kolokan ez jartzeko.


2018ko maiatzaren 30ean - 10:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gürtel auzia publiko egiteko eguna maiatzaren 21ean finkatu zen, Espainiako Estatuko aurrekontu orokorrak onartzeko debatea hasi zen egun berean, baina Angel Hurtado magistratuaren boto partikularraren atzerapenak epaia atzeratu zuen, ARAk jaso duenez.

Concha Saez bokalak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kideak konfirmatu du: “Maiatzaren 17an epaiaren deliberamendua amaitutzat eman zen; baieztatu zen epaia maiatzaren 21ean jakinaraziko zela”.

Hala ere, Hurtadok ez zuen eman bere boto partikularra maiatzaren 24ko goizera arte, Espainiako Diputatuen Kongresuan maiatzaren 23 arratsaldean aurrekontuak onartu ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!