Azken asteetan harrabots handia egon da Nepal aldean, Gorkha eskualdean bereziki eta Manaslun mendian zehazki. Antza denez udazkeneko lehen egunetan gailurra egin duen jende piloa egon omen da, edo hori da beraiek esaten dutena. Azken urte hauetan goi mendi hauetara hurbiltzen diren turistek enpresa bati ordainduz egiten dituzte espedizio batek eskatzen dituen prestaketa eta logistika guztiak. Enpresa hauek turisten behar guztiak asetzen dituzte, besteak beste, materiala goi kanpamentuetara igo, dendak muntatu, ura eta janaria prestatu, oxigeno bonbonak igo, gida lana egin eta soka finkoak jarri. Dirua duen turista batek espedizio batean lan gehien eskatzen duena diru bidez ordaindu ohi du. Batzuk gainera, alperraren alperraz halako mendi baten igoerak eskatzen duen dokumentazio lanik txikiena ere ez dute egiten.
"Gailurra bakarra den bezala zerbitzu publikoak eta hauen izaera ere bakarrak dira. Zerbitzu hauetako asko azpikontratatuta daude, benetan publikoak direnen antza dute; baina ez dira"
Hau dena dator, azken aste hauetan gailurra egin duten turista hauetako askok ez dutelako gailurrik egin eta C2 deitzen den aurre-tontor batean geratu direlako. Enpresetako sherpek soka finkoak jarri zizkieten tokiraino joan ziren; baina ez gailurreraino. Manasluren gailurra bat eta bakarra da, 8.156 metrotara dago eta argazkietan ikusten denez elur eta izotzezko ertz batetik igaro behar da hara iristeko. C2 delakoa, alturaz metro gutxiko diferentzia dagoen arren, gailurretik 30 bat metrotara dagoen aurre-tontorra da.
Gurean ere bada zerbait egin edo izan gabe izen hori beretzat hartzen duenik. Pandemia honetan zerbitzu publikoen garrantzia eta ospea nabarmen hazi da. Moda horri jarraiki, batzuek ez izanda ere bere burua publikotzat autoizendatu dute eta beste batzuk autoizendapen honi bere oniritzia eman ere noski. Ez dira gailurrera iritsi; baina hala egin dutela diote.
Gailurra bakarra den bezala zerbitzu publikoak eta hauen izaera ere bakarrak dira. Zerbitzu hauetako asko azpikontratatuta daude, benetan publikoak direnen antza dute; baina ez dira. Publikoak ez du zertan hobea izan behar; baina gurean dena da. Titulartasun, izaera eta funtzio jakin batzuk ditu berezko egiten dutena, gailur bat bezala. Eta C2 tontorra, nahiz eta gailurraren antza izan, 5 metro azpirago badago aurre-tontorra da.
Bakoitzak dena da eta daukana dauka. Eta hori aldatzea benetako zerbitzu publikoak desitxuratu eta hauen beharrak oztopatzen ditu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]