Gure lanari esker egiazko negoziaketa Nafarroan


2020ko azaroaren 23an - 13:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Steilas sindikatuak lehentasuntzat hartu zuen 2003tik Haur Hezkuntzako lehen zikloa (“0-3” izendatua) defendatzeko borroka. Garai horretan hasitako 0-3 zikloaren kudeaketa korapilatsua gaur egunera arte luzatu da. Urte hauetan guztietan, alderdi politiko gehienek zikloaren duintasunaren aldeko borondatea azaldu dute formatu ezberdinetan. Orain, Gobernuko alderdi politikoek gauzatu egin dute norabide berberean pauso finkoak emango dituen lan talde bat eratzeko konpromisoa. Gainera, lan talde horretan zegokigun tokia lortu dugu: lehenengo aldiz 0-3a kudeatzeaz arduratzen diren administrazioekin batera, guk ere, 0-3 komunitate osoak, parte hartuko dugu Nafarroako 0-3 Plataformaren bitartez.

Egiturak ere aldatuko ditu aurten Hezkuntza Departamentuak: 0-3 zikloa Hezkuntza Departamentuko atal izatetik zerbitzu izatera igaroko da. Adi egongo gara egiturazko aldaketa huts ez bilakatzeko, eta ez galtzeko aukera kudeaketa komun eta publiko baterako oinarri sendoa izateko. Xede horrekin, zerbitzu horren lidergoa hartuko duen arduradunak zikloan jantzia egon behar du: haurren garapena zertan den jakin behar du, ez teorian bakarrik: 0-3 haurrekin praktika pedagogikoan aritua izan behar du. Era berean, zikloaren kudeaketa eta Nafarroako araudiaren ezagutza ezinbestekoak dira Steilas sindikatuarentzat.

"0-3 Hezkuntza Zikloan dirua inbertitzeak eta hobekuntzek lagunduko dute saihesten etorkizuneko ikasketa porrotak, ikasketa zailtasunak eta gatazka sozialak. 0-3ak prebentzio lana egiten baitu osasun mentala eta emozionala orekatzen laguntzeko"

Zer esanik ez, edozein aldaketa egiteko, ezinbestekoa da diru partida izatea. EH Bilduk Gobernuarekin datorren ikasturterako negoziatutako 2021eko aurrekontuetan 1.400.000 euro gehiago erdietsi ditu. Diru kopuru hau mugatua izanik, eta nahiz eta pauso txikia den, sendoa eta egonkorra izatea da garrantzitsuena. Legealdi hau bukatzeko falta diren bi urteetan helburu egingarriak eskuratzeko borrokatuko gara hurrengo puntuetan: ratioen eta tarifen jaitsiera, profesionalen baldintzen bateratzea eta hobetzea, eta hitzarmen komun eta propio baten lanketa.

Gauzak horrela, BPGren %6 hezkuntzara bideratzeko gure aldarrikapenak berebiziko garrantzia du hezkuntza ziklo honetan, unibertsaltasuna, doakotasuna eta elebitasuna bermatzeko.

0-3 Hezkuntza Zikloan dirua inbertitzeak eta hobekuntzek lagunduko dute saihesten etorkizuneko ikasketa porrotak, ikasketa zailtasunak eta gatazka sozialak. 0-3ak prebentzio lana egiten baitu osasun mentala eta emozionala orekatzen laguntzeko. Azken batean, 0-3an inbertitzeak etorkizuneko herritartasuna osasuntsua egiten du. Horretarako, ezinbestekoa da zerbitzu publikoen defentsa ziklo honetan ere.

Horrek politika eta ekonomia feministak garatzea dakar eta ondorio berdintzaileak jorratuko ditu: kudeaketa maltzurrak urteetan kendu dion duintasuna ematea oso feminizatua dagoen lanbide honi. Hau guztia ordezkari politikoen ardura da; oinarriak jarri ditugu, eta Steilas adi egongo da haurtzaroaren eta langileen eskubideak baldintza hoberenetan bete daitezen. Oraintxe dugu aukera.

 

Ibilbide hau bukatzeko, 0-3 plataforman lan egin duten pertsonen aitortza egin behar dugu; haiek izan zirelako gara gu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude