GuraSOSek Zero Zona Kanala, telebista kate propioa estreinatu du Youtuben

  • “Batzuk nahi dutena soilik kontatzen dute. Zero Zonan herriak du hitza”. Horiexek GuraSOSek abian duen Hitzartu prozesuaren baitan, ostiral arratsalde honetan bertan martxan jarri berri duten Zero Zona kanalean entzun ahal izan ditugun lehen hitzak. Aurrerantzean, Youtubeko kate honen baitan, astero albistegi bat eskainiko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 19an - 10:27

Lehen saioan, GuraSOS eta Hitzartu izan dituzte hizpide. Azken aldian egin dituzten ekimenen informazioa eskaini dute. Tartean, gogoan izan, aste hasiera honetan bertan, erraustegiaren kolapsoa eragin dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu dituzte Europan. Ekimen hauen gaineko informazioa eskaini dute edota maiatza hasieran Landaberri Ikastolan eginiko jardunaldia izan dute hizpide.

Gipuzkoarrei hondakinen kudeaketaren inguruan Foru Aldundiak ukatutako hitza hartzea ahalbidetu eta abian den prozesuaren testuinguruan zabaldu dute informazio kanal berri hau. Prozesua babesteko deia egiten diete herritarrei. 

Erronka bat betetzera animatu ere bai. “Baietz 50.000!”. Zero Zona Kanaleko 50.000 harpidedun eta ikuskapen izatera heldu nahi dute. Albiste honi atxikia duzuen bideoa ahal bezain beste zabaldu eta partekatzeko gonbita luzatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude