GuraSOSek larunbaterako lau eremutan banatutako giza katea prestatu du

  • Ingurumen larrialdia salatzeko Larreko Mahaiak antolatu duen "Aldaketaldia" ekimen zikloaren baitan, bilgune horreko kide den GuraSOSek giza katea antolatu du urtarrilaren 23rako, hau da, larunbat honetarako, eguerdiko 12:00etan Donostian, "osasuna, ingurumena eta justizia" aldarripean. Lau eremuetan banatu du GuraSOSek giza katea; laugarrena, Urumea ibaia zeharkatzen duen Santa Katalina zubia eta auzitegi ataria, Kalkuta plaza lotuko dituen eremua dagokie usurbildarrei eta Buruntzaldeko bizilagunei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 22an - 09:49

"Osasuna, ingurumena eta justizia", aldarri honi lotutako hiriburuko puntu "sinbolikoak" lotuko ditu giza kateak. "Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen Gipuzkoako Ordezkaritza eta Kalkutako Teresa Plaza batuko ditu. Diputazio Jauregitik (Gipuzkoa plaza) eta sorospen zentrotik (Bengoetxea kalea) igaroko da, berri eman du GuraSOSek. 

Guneok zeharkatuko dituen giza katearen bidez, "erakundeek segurtasunarekiko, osasunarekiko eta ingurumenarekiko duten mespretxua salatu nahi du mobilizazioak eta eskari hau sinbolizatzen dute lau puntuek. Era berean justiziak dagokion legezkotasun-kontrola egin dezan eskatu nahi da".

Erraustegia salatzeko

Azken egunotan erraustegian izan eta GuraSOSek salatu duen hirugarren sutea gertatu berritan egingo da giza katea, "errauskailua geldiarazteko EAEko Auzitegi Nagusian berehala aurkeztuko duen eskaerarekin" ere egokituko da. 

"Era berean, GHK-k egindako ohartarazpen onartezina salatzeko ere balioko du; izan ere, herritarren salaketengatik lege-ekintzak abiarazteko ohartarazpena egin zuen, eta ohartarazpen hori bateraezina da ingurumenaren defentsarako nazioarteko eskubidea askatasunez egikaritzearekin".

Neurri berritzaileak betetzeko deia

Albiste honi atxikitako kartelean duzue giza kateari buruzko informazio zehatza eta baita oso kontuan hartzeko ohar bat ere; "elkarrekin bizi ez direnen arteko distantziak gordeko dira".

Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, antolakuntzak ezarriko dituen segurtasun neurriak betetzeko lankidetza eskatzen die GuraSOSek mobilizazioan parte hartuko dutenei. "Antolaketak ahalegin berezia egingo du pilaketak saihesteko, eta horretarako honako neurri hauek hartu dituzte, horietako batzuk berritzaileak", iragarri du GuraSOSek.

Batetik, aurrez antolatu izan duen mobilizazioen amaierako ekitaldirik ez da izango oraingoan, "ez behintzat ohiko moduan", GuraSOSen esanetan; streaming bidez eskaini asmo dute. "Azken ekitaldian jendetza bildu ez dadin, antolatzaileek streaming bidez (zuzeneko emisioa) emango dute ekitaldiaren amaiera (azken adierazpena eta ekitaldiaren itxiera), eta parte-hartzaileek telefono mugikorretatik jarraituko dute, dauden katearen tokian. Esteka gurasos.org webgunean egongo da eskuragarri. Itxiera ekitaldia 12:15ean izango da".

Musuko gorriak

Horrekin batera, mobilizaziorako musuko gorriak banatuko dituzte, "GuraSOSen logoa simulatuz. Logoan maskara hori agertzen da, kutsadurak eragindako arriskuaren ikur gisa". Ondoko argazkian dituzue GuraSOSek asteazkenean Donostian eginiko agerraldian, elkarteko ordezkariak aipatu musuko gorriekin.

Lehen aipaturiko oharra; "katean bizikidetza-unitateak bakarrik egon ahalko dira elkarrekin. Gainerakoak eta bizikidetza-unitateak elkarrengandik 3 metrora egongo dira, eta, horrela, kontakturik gabeko kate bat osatuko dute".

Antolaketa hau guztia bideratzeko lan talde zabala osatu du GuraSOSek. "20 bolondres arduratuko dira katea antolatzeaz eta dagozkion jarraibideak emateaz. Hori bai, komunikabideen laguntza eskatzen da jarraibide horiek zabaltzen laguntzeko eta deialdian parte hartzen duten pertsonei antolaketaren jarraibideak betetzen laguntzeko".

Kate zatiak eskualdeka

Jende pilaketak saihesteko antolakuntzak lau zatietan banatuko du ibilbidea. Zati bakoitzean eskualde ezberdinetako herritarrek parte hartu ahalko dute. Bakoitzak dagokion kate zatian egon beharko du, mobilizazioa hasi baino 10 minutu lehenago, 11:50ean:

1. zatia.- Andia-Diputazioa: Urola Kosta Debabarrena

2. zatia.- Diputazioa-Okendo/Askatasunaren hiribidea 5 (Bankoa) Debagoiena-Goierri-Tolosaldea

3. zatia.- Askatasunaren hiribidea, 5. zk., Santa Katalina zubia: Donostialdea

4. zatia.- Urumea- Kalkuta plaza: Oarsoaldea-Bidasoa-Buruntzaldea

Etor daitezkeen neurri murriztaileen aurrean, GuraSOSek larunbateko giza katean parte hartzera deitu du


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude