Gurasoak espetxean dituzten seme-alabek urtarrilaren 13ko manifestazioarekin bat egin dute

  • Santutxuko Karmelan egin duten agerraldian, gurasoak (ama, aita edo biak) espetxean duten umeek eta gazteek, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 04an - 09:05

"Motxiladun haurrek" urtarrilaren 13ko manifestazioarekin bat egin dute. Astebururo urruneko espetxeetara bidaiatu behar dute beraien gurasoak ikusteko. "Motxila beti gainean edukita", senideak ikusteko era bakarra hori izaten da, eta batzuentzako bidaia luzea izaten da.

Asteazkenean egindako agerraldian azaldu dutenez, "ikasgelako lagunak etxera iristean, telebistako emanaldi gogokoena noiz agertuko zain egoten diren artean, gu gure gurasoen gutunen esperoan egon ohi gara". Egoera honek, eta hainbat kilometro egin beharrak, haurtzaroa lapurtzen diela salatu dute.

Horrez gain, Gabonetan egoera hau txarrera doala adierazi dute. "Ez gara inoiz elkarrekin egon Olentzerok eta Mari Domingik ekarritako opariak zabaltzen, eta familia kide guztiak mahai beraren inguruan jaten egon, edo gabon muxu bat hartu. Aitak ez daki gure etxea nolakoa den, ez da inoiz bertan egon".

Egoera hori aldatzen hasteko, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin dute. Lehen beste kolektibo batzuek egin bezala, manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute.

 

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude