Argentinako Córdoba probintzian Poliziak 15 urteko gazte bat tiroz hil zuen urriaren 25ean. Oraingoan herri txiki batetan izan zen. Poliziaren hilketa salatzeaz gain, ekintza zerk azaltzen duen aztertu nahi dugu.
Argentinako eredu ekonomikoak ez ditu landa eremu lehorrak inoiz mapan ipini. Horrela, Córdobako ipar-mendebaldea eta iparraldea jende gabe geratu dira, baserritar asko hirietara joan dira. Eremu lehorrak basamortu bihurtu dira, eta, orduan bai, enpresariak heldu dira lurrak kontzentratzera. Eredu neoliberalak sektore batzuk baliorik gabeko lanesku bezala esplotatzen ditu, langabetuen masa elikatzen du soldata txikiak mantentzeko asmoz, eta errepresiorako langile fidelak lortzen ditu pobreen artean. Landa eremu hauetan bizi diren gazteak adibide bortitza dira: uzta garaian esplotatuak (sasoi honetan tipula batzen dute, egunsentitik ilunabarrera arte), urteko sasoi gehienetan langabe, eta polizia eta kartzeleroak izatera deituak. Eskualde buruan dagoen kartzela eta polizia eskolak horren adibide dira, eredu honen monumentuak; ipar-mendebaldekoak dira probintziako polizia gehienak, soldata finkoa izateko aukera urriekin, txikitatik polizia izateko ametsa dute. Klase sozialetan gora egingo omen dute.
Alde batean, beraz, esplotatu eta langabeak; bestaldean, uniformedunak. Berberak dira, elkarrekin hazi eta hezi ziren, elkarrekin futbolean aritu. Momentu batetan, batzuk uniformea, soldata eta arma eskuratu zuten. Eta beraien bizilagunak arriskutsuak direla sinistu zuten, sinestarazi zieten. Esplotatuen artean ematen den klase borrokaz ari gara. Esplotatuek, nerabe eta gazteek, edaria edota kalitate txarreko drogak erabiltzen dituzte ihes egiteko edota ondo pasatzeko. Poliziek ere alkohola eta drogak erabiltzen dituzte, beste kalitate batekoak agian. Baina aurreiritziak sakonduz doaz, arriskutsuak diren horiek ez dute eskola amaitu, ez dute lanik, edo lan oso eskasa dute eta asteburuetan mozkortzen eta drogatzen dira. Arrazakerian eta klasean oinarritutako aurreiritziak gazte “beltzak” arriskutsu bihurtzeko.
"Alde batean, beraz, esplotatu eta langabeak; bestaldean, uniformedunak. Berberak dira, elkarrekin hazi eta hezi ziren, elkarrekin futbolean aritu"
Mutilei buruz ari gara gaur, badirudi neskak seguru daudela, etxeetan salbu. Ez da horrela ordea, nerabeen haurdunaldi eta amatasuna ohikoa da lurralde honetan, ohikoa ere bikoteen indarkeria pairatzea, edota familia barruko sexu erasoak eta bortxaketak. Etxeko lanak, seme-alabak eta familia zaindu: bestelako etorkizunak amesteko denbora eta aukera gutxi daukate.
Kontraesanak sakonduz doaz; lapurreta txikiak daude edota droga salmenta, eta taldeen arteko istiluak... eta poliziak ez du erantzuten (batzuen aburuz, beraiek negozioaren parte direlako). Politika asistentzialistek ere ez dute laguntzen. Jendeak ez du jada gatazkak konpontzeko bide “demokratikoetan” sinesten eta esku gogorra eskatzen du. Eta gogor ematen dutenean ondo deritzote. Indarkeria pairatu dutenak haserretu egiten dira, injustizien aurka, eta baita bizilagunen aurka ere. Kontraesanak familietan areagotu egiten dira, guztietan dago poliziaren bat eta poliziaren indarkeria pairatu duen baten bat.
Testuinguru honetan, urriaren 25eko gauean Paso Viejoko herrian (1000 biztanle) poliziak gazte batzuk tirokatu zituen, Joaquín (15 urte) akabatu eta beste bi gazte balaz zauritu zituen. Pandemia hasi zenetik probintzian poliziak hiltzen duen hirugarren gaztea da, Argentinan bederatzigarrena. Testuinguru honetan, bere lagunek, haserre, polizia etxea suntsitu zuten. Gazteak mozkor eta drogatuta zeuden, analisien arabera, poliziak ere.
Herriak posiblea ez den justizia eskatzen du, Joaquín hilda dagoelako, eta ez dago justizia posiblerik; herri bereko gazte polizia batzuk bizkarrez tirokatu zuten eta alde egin zuten, bertan utzi zuten hiltzen. Justizia ere bere lagunentzat, esplotatuak eta estigmatizatuak diren gazte horientzat, hildako gehiago egon ez dadin. Joaquín gogoratuz eta justizia eske dauden bitartean, herriko beste biztanle batzuk poliziaren alde agertu dira eta gazteak salatu dituzte.
Oraingoan kasua ezin izan dute isildu, eta ez dute kasu faltsua sortzeko abilidaderik izan. Beraz, bost polizia preso daude, Córdobako poliziak protokolo berria atera du eta bestelako erreakzio politikoak eman dira; giza eskubidetako taldeak bisitan etorri dira, kirol sailburua eta beste hainbat.
Baina ereduak bere horretan jarraitzen du; lurra eta ura esku gutxitan daude eta gazteek ez dute baserritarrak izateko aukera errealik, esplotazioan mantenduko dira. Soldata izateko eta klasean igotzeko aukera posible bakarretarikoa uniformea janztea da, eta milaka gazterentzat hori da ametsa. Aisialdi eredua kalitate txarreko kontsumo toxikoetan oinarritzen da. Ez dago amesteko, esperantzarako, etorkizunerako arrakalarik... eta bakoitza berean, jendartearen dekadentzian jarraitzen dugu.
Egun hauetan, herriko lotura eta sare sozialak apurtu dira: indarkeriak, faltsukeriek, beldurrek, biktimen kriminalizazioak eta klase-arraza aurreiritziek apurtu dituzte. Inguruan dagoen herri mugimendu antolatua Córdobako Nekazal Mugimendua da eta herri antolaketa ikusten du irtenbide posible gisa: proiektu produktiboak, baserritar eskolak, formazio eta osasun zentroak edota emakume topaketak; erronkak, arazoak eta garaipenak garatuz bestelako jendarte eredu baten alde, eredu baserritar baten alde. Herri antolaketarekin herri loturak osatu eta birsortzeko, ez azalean baizik eta sakonean, eredu sozial, ekonomiko eta politiko osasuntsu batean, elkarri lagunduz eta elkar babestuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]