Guantanamok bost urte daramatza
noiz itxiko zain

  • Bost urte dira Barack Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du. 2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.


2014ko urtarrilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bien bitartean Guantanamoko presoek jasotzen dituzten tratu txarrak salatzen jarraitzen dute giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeek.

Preso kopurua ez da publiko egin baina gaur egun 150 inguru daudela kalkulatzen da, horietako hainbat duela 12 urte giltzapetuak. Atxilo egondako gehienek ez dute inolako akusazio formalik eta bertatik pasa diren 800 presotatik %1ek baino ez du epaiketarik izan.

Al-Qaedako kide izatea egozten zaie gehienei. Munduko herrialde ugaritan atxilotu eta AEBk Kuban duen esparrura eramaten dituzte inplikatutako gobernuen baimenik gabe edota horiek inongo berririk izan gabe.

AEBetako gobernuak atxiloketa gunea Kubako lurraldeetan kokatua egotea baliatzen du legeak saihesteko. Esparruko militar buruak arautzen du bertako egoera.

Nazioartetik jasotako kritikak eta AEBen barruan sortutako polemikak ez du Guantanamo geldiarazi. Obamak ez du hauteskunde kanpainan hitz emandakoa bete eta horrek orbana utzi du giza eskubideen aldeko ekintzaileek berarengan zuten konfiantzan.

Informazio gehiago:  "Nire bizitza Guantanamon".  2002an bertara preso eraman zuten Moath al-Alwi Yemengo herritarraren testigantzen pasarte batzuk.

 


Irakurri gehiago: Guantanamo Nazioartea Amerika AEB Kuba
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.