Guantanamoko bi preso askatuko dituzte, 17 urtez epaiketarik gabe eduki ostean


2021eko ekainaren 22an - 10:14
Azken eguneraketa: 12:17
Argazkia: Witness Against Torture
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Democracy Now hedabideak azaldu duenez, Guantanamoko kartzelako bi preso askatuko dituzte egunotan, 17 urtez kargurik gabe espetxeratuta eduki ostean. Ez dute epaiketarik izan. Oraindik beste 40 preso daude kartzela militarrean, baina martxan daude guztiak ateratzeko izapideak.

AEBetako Gobernuak horietako hamaika lekualdatu nahi ditu beste herrialde batzuetara, baina negoziazioak prozesuan daude oraindik. Witness Against Torture talde aktibistak ekainaren 21etik 26ra artean barau eta bijilia egitera dei egin du, presoen aldeko elkartasuna erakusteko.


Eguneraketa berriak daude