Gu bai amazonak!


2021eko urtarrilaren 12an - 12:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Liburu denda kritikoek Goliat erabili dute metafora gisa Amazonek suposatzen duena irudikatzeko. Amazon da etxe azpiko dendan eros dezakezuna etxera eramaten dizuna, sarritan urrutiko lurretatik ekarria. Amazon da kontsumismo burugaberako tresna bat, bakarkako praktikak sustatzen dituena (ez duzu inor behar ezer erosteko). Amazonek kontsumorako zirrara sortzen du jende askorengan, eta hori da, hain zuzen ere, sistemaren ardatza. Amazonek ez du ia zergarik ordaintzen. Berriro diot: Amazonek-ez-du-ia-zergarik-ordaintzen.

Amazonen funtzionamendu moldea kapitalismoaren sintesi bat da: plataforma handiko enpresa bat, prekarietate prozesuak areagotzen dituena (barne kontratazioetan, banaketa zerbitzuetan) eta, kontsumitzaileen onespenarekin, kontsumo eredu zehatz bati amaiera emateko gaitasuna duena (aurrez aurreko salmenta). Tresna ahalguztidun horrek eragiten dituen dinamikak aspalditik ari dira azaleratzen (besteak beste, herri eta hirietako denda txikien itxiera bultzatzen du), baina, halere, seduzitzeko botere izugarria du, eta, horrenbestez, geroz eta handiagoa eta indartsuagoa da.

"Amazon plataforma liburuak saltzeagatik bihurtu zelako erraldoi, David sentitu dira liburu denda kritiko eta politikoen sareko partaideak"

Amazon plataforma liburuak saltzeagatik bihurtu zelako erraldoi, David sentitu dira liburu denda kritiko eta politikoen sareko partaideak. Horregatik, konfinamenduan areagotutako online salmenten dinamikarekin batera (bai eta todostuslibros.com bezalako plataformen hauspoarekin), beren tokia defendatzen hasi dira, eta agerian uzten zer paper garrantzitsu eta ezinbesteko betetzen duten han-hemengo herri eta hirietan.

Liburu dendak Goliaten aurka, gu bai amazonak!” kanpainak mahai gainean jarri nahi du liburu denda politiko eta independenteak izatearen harrotasuna, eta azpimarratu egin nahi du Kaxilda, Zapateneo, Louise Michel edo Katakrak bezalako esparruetan egiten den lan gogorraren balioa. Baina ez hori bakarrik; izan ere, kanpaina honek argi adierazten digu Amazonen aurrean ezin dela alde batera begiratu: bere dinamiketan sartzen bazara, irentsi egiten zaitu. Horregatik, Goliaten aurrean zutitu, eta guk amazonok osatutako taldeak egiten duen lan ez-zentralizatuaz balia gaitezen politikarentzat eta kulturarentzat ezinbestekoak diren tokien garrantzia nabarmentzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


2025-06-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bortitza

Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Eguneraketa berriak daude