Greenpeaceko hainbat aktibistak TTIPen negoziazio saioaren hasiera oztopatu dute

  • Greenpeaceko 30 kidek beren burua kateatu dute Europar Batasuneko eta AEBetako ordezkaritzek TTIP akordioaren hamabigarren negoziazio-saioa hasi behar zuten aretoko sarreran. Beste batzuek eraikineko fatxadara igo eta “TTIP: irteerarik gabeko merkataritza akordioa” dioen pankarta eskegi dute.


2016ko otsailaren 22an - 11:36
Greenpeacek demokraziaren aurkako mehatxutzat jo du Europar Batasunaren eta AEBen arteko TTIP hitzarmena (Arg.: Philip Wilson /Greenpeace).

Ekintzaren berri emateko hedabideei igorritako oharrean, Greenpeacek demokraziaren aurkako mehatxutzat jo du TTIP. “Negoziazioak hasi zirenetik igarotako urte bi eta erdietan, ordezkaritzek ezkutuan gorde dute haien edukia, baina filtratutako dokumentuek erakutsi dute akordioak mehatxu egiten diela ingurumen, osasun eta lan arloetako legediei”.

“Merkataritza eta inbertsio akordio izena eduki arren, TTIP ez da merkataritza hitzarmena”, salatu du erakunde ekologistak. “Negoziazio hauen helburua da boterea pertsonengandik enpresa handietara aldatzea”.

Greenpeacen esanetan, Europar Batzordeak “merkataritza oztopatzen duten hesi” deitzen die izatez herritarrentzako bermea baizik ez diren araudiei, hala nola “gure elikagaiak pestizida toxiko gabe edo arnasten dugun airea kutsatzaile arriskutsuez garbi” mantentzeko sortutakoak. TTIPek araudi horiek ahulduko lituzkeela salatu dute.

TTIPen hamabigarren negoziazio-errondan bi aldeek inbertsio auzitegi polemikoez eztabaidatzea aurreikusita dago. Hasiera batean, adostuta zegoen TTIP hitzarmenaren bitartez ISDS siglekin ezagutzen diren auzitegi berezietara jotzeko aukera ematea inbertsiogileei. ISDSk aukera ematen dio atzerriko konpainia bati erakunde publiko batek onartutako arau baten aurka jotzeko –ohiko justizia administrazioaren mekanismoak saihestuz–, arau horrek bere inbertsioari kalte egiten diola uste badu.

Eztabaida handia eragin ostean, Cecilia Malström Europako Merkataritza komisarioak auzitegion bertsio “leundua” proposatu zuen, ICS siglak dituena. Hain zuzen, proposamen hori izango da TTIPen gaineko hamabigarren negoziazio saioaren gai nagusia. Europar gizarte zibileko elkarte ugarik salatu dute ICSk ez dakarrela apenas aldaketarik ISDSren aldean. Eta hala ere AEBek dituzte aldaketa txiki horiek erraz onartuko, analista askoren esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude