Greba eguna parranda egiteko baliatu dezatela iradoki diete ikasleei Bilboko bi diskotekak

  • Urtarrilaren 30eko greba egunean EHUn klaserik egongo ez denez, bezperan bertako ikasleentzat ateak irekiko dituztela iragarri dute Bilboko Moma eta BackRoom diskotekek. Ikasleak eskirol izatera gonbidatzea aurpegiratu diete.


2020ko urtarrilaren 24an - 13:52
Moma diskoteka (Argazkia: Moma)

Urtarrilaren 30eko greba orokorra gainean den honetan, mobilizazio eguna edukiz hustu eta beroni etekina ateratzeko aukera ikusi duenik bada. Bilboko Moma eta BackRoom diskotekek aldarrikapen egunean ikusi dute negozioa egiteko pagotxa, eta sare sozialen bidez zabaldutako mezuetan greba bezperan ateak irekiko dituztela iragarri dute.

“Ostegunean, hilak 30, EHUk greba orokorra deitu du, beraz Momak bere ateak irekiko ditu”, zioen Momaren lehen mezuak. BackRoom-ek, aldiz, “batez ere EHUko ikasleentzat” iragarri du asteazkeneko festa; “BackRoom Crazy Wednesday UPV” jarri diote izena jaiari, eta bereziki EHUko ikasleei egin die dei, ondoko mezuarekin: “Topera gozatzera, ostegunean ez baita klaserik egonen!”.

Bi diskoteken publizitateak hautsak harrotu ditu, festa borrokari gainjarriz, ikasleak greba-hausle izatera gonbidatzen dituelako. Tirabira sortua zela, berriz eman du festaren berri Momak, baina grebari aipamena egin gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-09 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Eguneraketa berriak daude