Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

  • Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.

Argazkia: Burlatako greba komitea
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 7an - 12:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sare sozialen bidez Burlatako hainbat eragilek salatu dutenaren arabera gaur goizean gertatu da atxiloketa. Ahotsa.inforen arabera Espainiako Poliziak eraman du gaztea atxilo, urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herria gelditu zuen greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik.

Argazki oina

Gaztearen egoeraren berri emateko asanblada informatiboa deitu du Burlatako greba komiteak gaur arratsaldeko 19:30tan Askas plazan, eta grebaren ondorioz jasandako errepresioa salatuko dute.

EZ DA BAKARRA

Burlatako gazte hau ez da greba orokor honek utzi duen atxilotu bakarra. 19 izan ziren guztira urtarrilaren 30ean atxilotuak, tartean iruñerriko 9 gazte, La Morea merkatal guneko geldialdi saiakeran Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak atxilotuak. 9 hauek aske utzi zituzten hurrengo egunean, eta beste gazte bat atxilotu zuten 9ak askatzeko unean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.