EAEko hezkuntza publikoko greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek

  • “Eusko Jaurlaritza inposatzen ari den murrizketengatik” grebara deitu dute sindikatu ugarik EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haur-eskoletan. Lanuztea arrakastatsua izan da, deitzaileen arabera. Sindikatuen esanetan, langileen %80k bat egin du grebarekin.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 16a
Mendebaldea institutuan, Gasteizen, goizean goiz egin duten elkarretaratzea. (Arg.: Hala Bedi)

Greba ez dagoela “inolaz ere” justifikatua, ez dela unea eta sindikatuen eskariak ez direla zentzuzkoak, hori Eusko Jaurlaritzaren erantzuna, Josu Erkoreka eledunaren ahotik: “Eskatzen dutena ez dago Eusko Jaurlaritzaren esku”. Eta gaineratu du “negoziatzeko interes falta” erakutsi dutenak sindikatuak eurak izan direla. Jaurlaritzaren arabera, grebarekin bat egin duten langileak ez dira iritsi %50era.

Irakasleez gain, hezkuntza bereziko hezitzaileekin, sukaldariekin eta garbitzaileekin batera 31.000 langile deitu dituzte maiatzaren 16an grebara ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CCOO sindikatuek. Lehen hirurek deituta, eta ESK eta CNTk babestuta, goizean goizetik hainbat elkarretaratze egin dituzte ikastetxeetan, eta eguerdiko 12:00etan manifestazioak egin dituzte hiriburuetan; Bilbokoa Jesusen Bihotzetik atera da, Donostiako Boulevardetik eta Gasteizekoa Bilbo Plazatik.

CCOOk erabaki du greba bere kabuz egitea, eta elkarretaratzeak deitu ditu Hezkuntza Ordezkaritzen aurrean Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban goizeko 10:00etatik 10:30era.

Steilasek eta ELAk Twitter bidez adierazi dute goizean goizetik arrakasta handia izaten ari dela greba. LABek goizeko 10:45ean zabaldutako oharraren arabera, %80koa izan da grebaren jarraipena.

Enpleguaren suntsiketa, ikasle-ratioaren hazkundea, kontratu tenporal ugariak eta murrizketen politikak salatu nahi dituztela esan du Xabier Irastorza ELAko hezkuntza arduradunak. Azpimarratu du lan baldintzetatik haratago, hezkuntza sistema dagoela jokoan.

Salatutako egoera hobetzeko ondorengo eskaerak egin dituzte: hezkuntza inbertsioa handitzea; pertsonala handitzea, gutxienez 2.000 langile gehiago; batez besteko ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea; ikasle-ratioak %10 murriztea eta LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea, besteren artean.

Gabeziei aurre egiteko bilera egin zuten maiatzaren 4an sindikatuek Hezkuntza Sailarekin, baina bilera ez zen emankorra izan eta greba mantentzea erabaki zuten. Datorren asteartean ere, hilak 23, greba egingo dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal eskola publikoa  |  Langile borroka

Euskal eskola publikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Ghetto-ikastetxeen egunerokoa

Maila sozioekonomiko baxuko ikasleak ikastetxe jakinetan kontzentratzeko joera gero eta handiagoa da Euskal Herrian; datuek argi diote. Alegia, pobreak –horietako ugari ijitoak eta jatorri migratzailea dutenak– aparteko eskoletan pilatzen ditugula, horrek haientzat eta gainerakoentzat dituen ondorioekin. Zein da ikastetxe horietako errealitatea, zeintzuk eguneroko behar, aldarrikapen eta pozak?


2018-08-24 | ARGIA
Hezkuntza ituna sinatu du Nafarroako sare publikoak

Ostiralean sinatu dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta STEILAS, LAB, Afapna, CCOO, ANPE eta UGT sindikatuek hobekuntzak egitearen aldeko ituna. ELAk ez du bat egin, itunak ez dituela murrizketak atzera botatzen iritzita.


Hezkuntza oposaketetako deskalabrua

Hezkuntzako oposaketak abiatu dira EAEn, eta asko dira haserre dauden irakasleak. Hainbat arlotan, eskainitako plazak ez dira beteko, lehenengo fasean bertan gutxiago izan direlako azterketa gainditzea lortu dutenak. Hala gertatu da, adibidez, Historian, Fisikan edo Matematikan (eskainitako plazen herenak baino ez du gainditu lehenengo azterketa, gutxi gorabehera), eta Teknologiako 60 plazetarako 60 irakaslek egin dute aurrera lehenengo fasean. 2016an ere berdin gertatu zen, eta orduan... [+]


2018-06-26 | Hainbat egile*
Irudika dezagun erlijiorik gabeko eskola!

Hezkuntza laikoa bakarrik da askotariko herritarron askatasun bermea. Hezkuntza laikoak soilik erantzuten dio herritar guztion kontzientzia askatasun beharrei, eta jendarte guztiaren aniztasun ideologiko, sozial zein politikoei adierazpide demokratikorako bide ematen dio.

 


Badator eskola txikien egun handia

Herri-bizitzaren motor eta bihotz, haurrak aniztasunean eta herriarekin eta naturarekin harreman estuan hezteko eredu aproposa dira eskola txikiak. Bai pedagogikoki, bai auzo eta herrietako komunitatean duten garrantzia aldarrikatzeko, aurten ere Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia ospatuko dute, datorren igandean, Zumaiako Oikia auzoan.


40.000 pertsona bildu dira Lekeition euskal eskola publikoaren alde

Euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izatea aldarrikatu zuten EHIGEko kideek.


2018-06-04 | Mikel Basabe
Segregazioa: ez du balio erru guztia Jaurlaritzari egotzi, eta norbera bertan goxo geratzeak

Berria-n agertu zen: Gasteizko eskoletan segregazioa dago. Euskaltzaindiaren definizioan, Gasteizen ikasleek bere arraza, egoera sozial, sexu edo erlijioagatik bereizkeria pairatzen dute.


Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da igandean Lekeition

Igandean, ekainaren 3an, Lekeition ospatuko da euskal eskola publikoaren 27. jaia, 1994tik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzen dute guraso elkarteek hezkuntza komunitateko gainontzeko kideekin batera,  eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz.


2018-05-28 | Arabako Alea
Ozen entzun da Gasteizen eskola publikoaren aldeko aldarria

Eskola segregazioaren aurkako aldarrikapenak Gasteizko kaleak hartu ditu. Izan ere, Ehunka gasteiztarrek parte hartu zuten atzo hezkuntza eredu inklusibo baten aldeko martxa batean, Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak egindako deialdiari erantzunez. 60 elkartek baino gehiagok bat egin dute martxarekin. Bertan salatu dute euskal eskola publikoan bizi den segregazioa, eta egoerari aurre egiteko neurriak exijitu dizkiote Hezkuntza Sailari.


2018-05-25 | Miren Osa Galdona
Eskola publikoaren alde eta segregazioaren aurka kalera aterako dira Gasteizen

Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak antolatu du protesta, besteak beste, azken bi urteetan Eusko Jaurlaritzak eskola publikoarekiko erakutsitako “utzikeria” salatzeko. Doakotasuna, aukera berdintasuna eta laikotasuna izango dira aldarri nagusiak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude