LAB eta ELA sindikatuek deitu dute grebara, bakoitzak bere aldetik. Gipuzkoako egoitzetan, hitzarmenaren negoziazioa "desblokeatzeko" mezua zabalduko dute, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreko patronalek hamar urte daramatzatelako blokeatuta. Langileen prekaritatearen kontrako eta duintasunaren aldeko mezuak ere plazaratuko dituzte.
Greba egingo dute abenduaren 10 eta 11n Gipuzkoako zahar egoitzetan. LAB zein ELA sindikatuek deitu dute mobilizaziora, bakoitzak bere aldetik. Gipuzkoako egoitzei buruzko hitzarmenaren negoziazioa "desblokeatzeko" eskaera zabalduko dute mobilizazio horren bidez. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreko patronalek hamar urte daramatzate blokeatuta. Sektore honentzako hitzarmen kolektibo berri bat eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak exijituko dituzte.
COVID-19 testuinguruan, langileentzako lan baldintzak "okertu" egin direla deitoratzen du ELAk: "Aldundiak ez ditu behar adina tresna jarri egoitza askotan bizi den egoera latzari erantzuteko, ez langileei dagokienez, ez segurtasun-neurriei dagokienez". LABek ere gauza bera dio: "Pandemiaren eraginez bizi dugun krisiak modu gordinean utzi ditu agerian helduen egoitzetako gabeziak, berriak ez direnak".
Azaroaren 30ean egin zuen prentsaurrekoa LABek: