Gose greban okzitanierak jasaten dituen erasoak salatzeko


2015eko maiatzaren 28an - 11:28

Ekintza hau euren hizkuntzaren “aitorpenarekiko duten konpromisoaren erakusgarria” dela azaldu du Grousclaudek:  “Estatuaren partez gure hizkuntzak jasotzen dituen mespretxuak etengabekoak eta gero eta ugariagoak dira. Horrek neurriak hartzera behartu nau”.

Okzitanieraren Bulego Publikoaren eraketa proiektuaz mintzo da kazetaria: “Estatuaren utzikeria salatu nahi dut. 2014ko ekainean Akitaniako eta Midi-Pyrénées departamentuetako biltzarretan onartutako proiektua geldituta dago”. Proiektu honek okzitaniera sustatzeko politikak aurrera eramatea eta hizkuntza bera garatzea ditu helburu .

Kontseilari bezala denbora gutxi geratzen zaion honetan, egoera honi erantzun bat ematea “beharrezkoa” dela dio. Departamentuko hizkuntz bezala izendatutakoen aurrean Frantziak “aurrera eramaten duen blokeoa” errepikatzen dela salatu du Akitaniako kontseilariak: “Estatuari eta bereziki bere zerbitzu zentralei  egoera konpontzeko deia luzatzen diet”.

Okzitaniera Frantziar estatuan, Loira ibaitik hegoaldera; Italiako Alpeetako zenbait bailara, eta aranera aldaera berezian, Araneko haranean  Katalunian hitz egiten den hizkuntz gutxitua da. Grimesek 2.000 urtean egindako ikerketaren arabera, okzitanierak 758.000 hiztun ditu. Hori dela eta, Unescok desagertzear dauden hizkuntzen zerrendan sartu du ofiziala ez den hizkuntz hau.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Eguneraketa berriak daude