Gose greba luzearen ostean, Kostas Sakkas anarkista greziarra espetxetik atera da

  • Kostas Sakkas anarkista greziarra aske geratu da, 38 egunez gose greba egin ostean.


2013ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kostas Sakkas aske geratu da gose greba luzearen ostean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baldintza gogorrak jarri dizkiote kalera ateratzeko: 30.000 euroko fidantza ordaindu du, Atikako prefekturatik irtetea debekatu diote, astelehenero polizia-etxera aurkeztu beharko du, bere auzian inplikatutako edozein pertsonarekin harremanetan jartzea ere debekatua izango du eta gurasoen etxean bizitzeko baimena bakarrik edukiko du.

951 egun zeramatzan kartzelan Sakkasek, armak edukitzea eta talde terroristako kidea izatea egotzita. Espetxeratze prebentiboaren gehienezko epea betetzear zela (hemezortzi hilabete, Greziako legediaren arabera), talde terroristako kide izateaz akusatuta kartzelaldia luzatu zioten.

Epaiketarik gabeko epe luze horri aurre egiteko hasi zuen gose greba eta ekimenak oihartzuna izan zuen Greziako iritzi publikoan, baita nazioartean ere: Twitter bidez #free_Sakkas etiketa erabiliz presoa askatzearen aldeko mezu ugari zabaldu ziren eta The Guardian egunkariko orrietara ere iritsi zen albistea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!